Tag Archives: On Bizkaia

ON Bizkaia saria startup baten ibilbideari – Líbere Hospitality

Líbere Hospitality Group 2019an sortu zen, Europako usadiozko hotelen alternatiba handiena eraikitzeko helburuarekin. Horretarako, hotelak eta oporretako alokairua uztartzen dituen eredu operatibo berri bat proposatu dute, bi irozkaitan oinarrituta: bezeroaren esperientzia eta teknologia propioaren erabilera.

ON Bizkaia saria trantsizio berdeko proiektuari – P.Q.C. Power Quality Control

P.Q.C. Power Quality Controlek H2 Integra proiektuan parte hartzen du, ardatz hartuta hidrogeno berdea datu-zentroen energia-iturri gisa erabiltzea. Petronor buru duen ekimen estrategiko baten barruan eta Tecnaliaren aholkularitza teknologikoa izanik, proiektuaren aztergaiak hidrogenoaren sorrera, banaketa eta azken erabilera behar bezala konektatu eta kudeatuko duen hidrogenozko ekosistema bat sortzeko soluzio fisikoak eta digitalak dira.

ON Bizkaia saria nazioartekotze-proiektuari – Auxema Stemmann Española

Auxema Stemmann konpainia tresneria mugikor industrialerako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen espezializatua da, elikadura elektrikoari eta datuen eskualdaketari dagokienez. Ibilbide luzea du egina itsas-logistikaren arloan, eta berrikitan proiektu bat aurrera eraman du Vietnamen, garabien eta portuko ekipoen elektrifikazioan ardaztua.

ON Bizkaia saria berrikuntza- eta hazkunde-proiektuari – Gosan

Gosanek berrikuntza-proiektu bat bultzatu du, Ortuellan daukan lantegian tenplaketa-prozesua internalizatzean zentratua, zeren eta orain arte azpikontratatu egiten baitzuen eta kanpoko hornitzaileekiko mendekotasuna sorrarazten baitzion tratamendu horrek.

ON Bizkaia saria trantsizio digitaleko proiektuari – Transmisiones La Magdalena

La Magdalena enpresa aitzindaria da nekazaritzako makineriak erabiltzen dituzten cardan transmisio-ardatzak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen. Txapeldun ezkutua bere sektorean, 60 herrialde baino gehiagotan dihardu, eta berrikuntzaren aldeko apustu gogorra egiten du, hazkundearen eragiletzat jota.

ON Bizkaia Sariak 2025

N Bizkaia sariek urtero Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen dituen programen laguntza duten proiektuak aintzatesteko dira. Nolanahi ere, kudeaketa horretan Beazek lankidetzan dihardu.

ON Bizkaia saria Startup baten ibilbideari: Nemergent Solutions

Nemergent Solutions es una empresa fundada en 2017 por dos investigadores de la Escuela de Ingeniería de la UPV/EHU. Ubicada en Erandio, está especializada en el desarrollo de soluciones de comunicaciones de misión críticas basadas en el estándar 3GPP sobre tecnologías de banda ancha móvil.

ON Bizkaia saria trantsizio berdeko proiektuari: Asfaltados Olarra

Asfaltados Olarra1959an sortutako enpresa da, asfalto urtuaren ekoizpenean eta aplikazioan espezializatua. Orain arte, ondo bereizitako hiru produktu motatan zentratu dute jarduera: berotako nahaste bituminosoak, zementuz tratatutako nahasteak eta asfalto urtuak.