Gosanek berrikuntza-proiektu bat bultzatu du, Ortuellan daukan lantegian tenplaketa-prozesua internalizatzean zentratua, zeren eta orain arte azpikontratatu egiten baitzuen eta kanpoko hornitzaileekiko mendekotasuna sorrarazten baitzion tratamendu horrek. Proiektuari ekitearen ondorioz, 4.0 motako makina aurreratuak ekarri dira tokira, tamaina handiko poleak eta garabi-gurpilak kalitate-, sendotasun- eta doitasun-maila altuagoekin fabrikatzeko. Sistema berriak denbora errealean monitorizatzeko tresnak eta datuen analisia integratu ditu, prozesuaren trazabilitate osoa eta gailu mugikorretatik informazioa atzitzeko aukera betiere bermatuta. Inbertsio horri esker, enpresak lehiakortasuna eta merkatuari erantzuteko gaitasuna indartu ditu. Gainera, proiektuak produktibitatea handitu, kostuak optimizatu eta lan-aukera berriak sortu ditu. Horrexegatik finkatu da bere sektorean erreferente berritzaile gisa.
