Infobeaz

DS Industry, industria deskarbonizatzeko lankidetza bultzatzea

Abenduaren 3tik 5era, DS Industry, Decarbonized & Sustainable Industry deritzon nazioarteko topaketaren lehen edizioa egingo da BECen. Industria lehiakorrago, jasangarriago eta efizienteago bat sustatzea du helburu jardunaldiak.

Bestela esanda, ekitaldiaren xedea da ahaleginak bateratu eta industriaren energia-trantsizioan aurrera egitea. Ainara Basurkok aurkezpenean azpimarratu zuen bezala: «industria-deskarbonizazioak hauek behar ditu: enpresa eragileak eta ETEak, teknologia eta inbertsioak; ezagutza eta merkatua, ekimen pribatua eta lidergo publikoa. DS Industryk gaitasun horien guztien batura irudikatzen du, hain zuzen».

Egitaraua hiru kontzeptu hauen inguruan ardazten da: Knowledge (ezagutza), Innovation (berrikuntza) eta Networking (lankidetza). Hori horrela, biltzar espezializatu bat, erakusketa-eremu bat, tailerrak, B2B bilerak eta bisita industrialak antolatuko dira.

Topaketaren antolatzailea Bilbao Exhibition Centre izanik ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Eusko Jaurlaritzaren eta Iberdrola zein Petronor enpresen babesletza ere badu. Era berean, entitate sektorialek ere lankidetzan dihardute.