Infobeaz

Bizkaia Inbertsio Foroa, 2026

Azaroaren 24an, Bizkaiko Inbertsio Foroak haren 6. edizioa antolatuko du, BAT eraikinean. Beazek antolatu du, Seed Capital Bizkaia foru-sozietatearen laguntzarekin. Topaketa horrekin bilatzen dena da Bizkaiko ekosistema ekintzailea erakunde zein agente inbertitzaileekin konektatzea.

Hartara, ekimenak xede bikoitza du: batetik, startupei finantzaketarako sarbidea erraztea eta, horrela, azken horien garapena eta finkapena sustatzea. Bestetik, etorkizuneko finantzatzaileei enpresa-proiektu berriak ezagutzeko aukera eskaintzea.

Aurtengo edizioan, marketing digitala, foodtech, bioteknologia, kimika berdea, jasangarritasuna, TIC eta deeptechen sektoreetako zortzi startupek aurkeztuko dituzte haien proiektuak. Hautaketa-prozesua gainditu ostean, enpresa bakoitzak bakarkako saio praktiko bana izango du, aholkulari-talde batekin. Bilerotan, enpresek beren erakarpen-aurkezpen laburra (pitch) landuko dute, bai eta foroan zehar programatutako «batek askorekin» (one-to-many) deritzen topaketak prestatu ere.