Industrias Garita automobilgintzaren sektorean estanpazio metalikoa egiten duen familia enpresa bat da. 1965ean sortu zen eta 60 urte baino gehiago esperientzia du sektorean. Berrizen du egoitza, eta bertatik lan egiten dute, mundu osorako, bezero askorentzat eta produktu anitzeko erreferentzia askorentzat. Horrek bereizi egiten ditu, tradizioz sektorea kontrakoa izan baita: erreferentzia eta bezero gutxi. Hazteko garaian, enpresak erabaki du ekoizpen planifikatzaile bat garatzea erabakiak hartzeko eta beroriek exekutatzeko inbertitutako denbora eta kostuak murrizten laguntzeko. Hori helburu, digitalizazio proiektu bat egin dute, aukera ematen diena ekoizpenari, bezeroei, hornitzaileei eta tresnei buruzko datu kopuru handia denbora errealean lortzeko, eta datuok tresna teknologiko berriekin analizatzeak hazteko erabaki kritikoak hartzen laguntzen du.
