Azaroaren 19an eta 20an, DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit topaketak aurreneko edizioa egingo da, EITBren Multibox aretoan.
Biltzar hori Bilbao Bizkaia Design Week deritzonaren garapenari esker sortu zen, zeina hamaika edizioz ospatu baitzen. Hala, biltzarraren helburua da diseinua ekonomiaren, enpresa-arloaren eta gizartearen eraldaketarako erreminta gisa sustatzea. Ekitaldia EIDEk antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiareneta Bilboko Udalaren laguntzarekin, berrikuntzari, adimen artifizialari, jasangarritasunari eta lehiakortasunari lotutako erronkak jorratzeko.
Egitarauaren parte izango dira nazioarteko hitzaldiak, mahai-inguruak eta Santander, Eroski, Roche zein NTT Data enpresen kasuen azterketa.
Horrez gain, DISEINUZek omenaldia egingo dio Diara Design estudioaren ibilbideari, zeinak aurten 40 urte beteko dituen, bai eta 2026ko Diseinu Sari Nazionalaren irabazle izandako Martín Azúaren ibilbideari ere.
