Infobeaz

ON Bizkaia saria nazioartekotze-proiektuari – Auxema Stemmann Española

Auxema Stemmann konpainia tresneria mugikor industrialerako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen espezializatua da, elikadura elektrikoari eta datuen eskualdaketari dagokienez. Ibilbide luzea du egina itsas-logistikaren arloan, eta berrikitan proiektu bat aurrera eraman du Vietnamen, garabien eta portuko ekipoen elektrifikazioan ardaztua. Enpresa mungiarrak merkatu hori deskarbonizatzen eta modernizatzen lagundu du, elikadura elektrikoari, energia transmisioari eta manipulazio-sistemari dagozkien soluzioak emanez. Proiektuak ingeniaritza, fabrikazioa eta baliozkotzea uztartu ditu baldintza errealetan, eta erakutsi du elektrifikazioa bateragarria dela efizientzia- eta fidagarritasun-maila handiekin. Gainera, Vietnam ingurune pilotu gisa aritu da eredu hori beste portu-merkatu batzuetan errepikatzeko.

 

 

, ,