Infobeaz

ON Bizkaia saria Startup baten ibilbideari: Nemergent Solutions

Nemergent Solutions EHUko Ingeniaritza Eskolako ikertzaile bik 2017an sortutako enpresa da. Erandion daude kokatuta, eta mugikorreko banda zabalaren teknologien inguruko 3GPP estandarrean oinarritutako misio kritikoko komunikazio soluzioetan daude espezializatuta. Produktu eskaintza zabala dute, barnean hartuta 4G nahiz 5G azpiegituretan inplementatu daitezkeen ahots, datu eta bideo zerbitzuak, larrialdien, segurtasun publikoaren, garraioen eta industrien sektoreetarako diseinatuak, besteak beste. Hien negozio eredua teknologia transferentzian eta MCPTT hedatzeak egiteko hirugarrenekin lankidetzan aritzean dago oinarrituta. Europako, Amerikako, Asiako eta Australiako sektoreko enpresa liderrekin egiten dute lan, bai eta mundu osoko administrazio eta erakunde publiko eta pribatuekin ere, Lortu dute haien burua mundu osoko erreferente bihurtzea.

 

,