Tag Archives: Bizkaia Enpresa

Bizkaia Enpresa 2026k nazioartekotzean jartzen du arreta

Bihar, maiatzak 5, Bizkaia Enpresa 2026 topaketan izango gara. “Bizkaitik mundura; aukera-agertoki berriak” lelopean, jardunaldiak enpresa, erakunde eta eragile ekonomikoak bilduko ditu BECen, ezagutza eta esperientziak partekatzeko.

Bizkaia Enpresa, enpresa-lehiakortasuna indartzeko zerga-berrikuspena iragarri da

Elixabete Etxanobe Bizkaia Enpresa 2025 inauguratu du gaur; Beazek antolatutako topaketan tokiko enpresarien sektoreko 400 pertsona bildu dira aukera berriak sortzeko, interesak batzeko eta Bizkaiko Foru Aldundiarekiko lotura sendotzeko. Ekitaldian sei enpresa saritu dira euren berrikuntzagatik eta funtsezko sektoreetan duten lidergoagatik, eta “Trantsizio berdea, Bizkaiko enpresentzako lehiakortasun-eredu berriak” txostena aurkeztu da. 

Bizkaia Enpresa bilera, 2025

Apirilaren 8an Bizkaia Enpresa ekitaldiaren edizio berri bat izango dugu. Aurten ere Beazek lurraldeko enpresa eta pertsona ekintzaileak bilduko ditu, esperientziak partekatzeko eta enpresa-lehiakortasuna bultzatzeko 2025eko foru-estrategiaren gakoak zuzenean ezagutzeko. Horretarako, Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak eta Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuak hartuko dute parte.

Bizkaia Enpresa 2024 – Digitalizazioaren botere eraldatzailea

Urtero bezala, azken hamahiru urteotan egin denez, Beazek hainbat enpresa eta pertsona ekintzaile bildu ditu Bizkaia Enpresa deritzon topaketan. 2024ko leloa izan da “Digitalizazioaren botere eraldatzailea”, eta horren inguruan, jasangarritasunasren inguruan eta talentuaren inguruan izan dira jarduera gehienak. Ekitaldian, halaber, ON Bizkaia sariak ere eman dira, eta agertokia izan da Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa-sarearekin duen konpromisoa berresteko.

Bizkaia Enpresa 2023

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, bere lurralde-ikuspegia partekatu du Bizkaia Enpresa topaketaren hamabigarren edizioan BECen bildu den enpresa-sarearekin.

Bizkaia Enpresa 2023 Espero zaituztegu!

Otsailaren 23an Bizkaia Enpresaren edizio berri bat izango dugu. Beste behin ere Beazek BECen bilduko ditu lurraldeko enpresak, beraiekin partekatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasun estrategikoak eta hazkunde ekonomikoari laguntzeko neurriak. […]

Bizkaia Enpresa 2022. Zuen zain gaude!

Ekainaren 8an, Bizkaia Enpresa bilera egingo dugu berriro. Hamaikagarren edizioa izango da, eta Beazek bere nortasun-ikur bihurtu nahi duen hurbiltasunaren kultura hori indartzea izango du helburu. Jardunaldiak aurreko urteetako eskemaren […]