Bihar, maiatzak 5, Bizkaia Enpresa 2026 topaketan izango gara. “Bizkaitik mundura; aukera-agertoki berriak” lelopean, jardunaldiak enpresa, erakunde eta eragile ekonomikoak bilduko ditu BECen, ezagutza eta esperientziak partekatzeko.
Ekitaldian zehar, “Bizkaitik mundura” txostena aurkeztuko da. Bertan, ezegonkortasun geopolitiko gero eta handiagoak, arau-aldaketek eta hornidura-kateen birkonfigurazioak testuinguru globala nola eraldatzen ari diren aztertuko da. Azterlanak azpimarratzen du enpresek ikuspegi estrategikoagoa txertatu behar dutela beren nazioartekotze-prozesuetan, merkatuak dibertsifikatzearen, arriskuei aurrea hartzearen eta sortzen ari diren helmugetan aukera berriak identifikatzearen alde eginez. Gainera, enpresa-esperientziei eskainitako gune bat du programak, eta bertan lurraldeko konpainiek partekatuko dute nola aurre egiten dieten agertoki berri horiei.
Jardunaldiak ON Bizkaia sarien banaketarekin jarraituko du, eta, amaitzeko, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak emango dio amaiera ekitaldiari.
