Infobeaz

Bizkaia Enpresa 2023 Espero zaituztegu!

Otsailaren 23an Bizkaia Enpresaren edizio berri bat izango dugu. Beste behin ere Beazek BECen bilduko ditu lurraldeko enpresak, beraiekin partekatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasun estrategikoak eta hazkunde ekonomikoari laguntzeko neurriak. Horren arduradunak izango dira Unai Rementeria ahaldun nagusia eta Ainara Basurko ekonomia sustapeneko diputatua. Espero zaituztegu! zuzean eta streaming bidez

Topaketan gainera, aurten aukeratu den eskualde globalaren gaiaren inguruan hitz egingo da. Bizkaiak harremanak dituen sei nazioarteko erakunderekin batera aztertuko dugu lurraldeek hurrengo urteetan izango duten rola sare globaletan subjektu aktiboak diren heinean.

ON Bizkaia sariak banatuko zaizkie baita ere foru laguntzen programen barne dauden proiektuei. Horien kudeaketan lan egiten du Beazek, eta proiektuok garatu dituzten enpresetan inpaktu handiena izan dutenak sarituko dira. Lehen aldiz emango dira Trantsizio Digitalaren eta Trantsizio Berdearen sariak.

Eta azkenik Esker ON sariak. Beazen erabaki dugu horiek ez direla indibidualak izango, izan ere, egunerokotasunean argi ikusten dugu Bizkaiaren alde lan egiten duten enpresak direla lurraldearen sostengua eta etorkizuna, eta horregatik, denen lana aitortu behar dela.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA