Infobeaz

Bizkaia Enpresa 2024 – Digitalizazioaren botere eraldatzailea

Urtero bezala, azken hamahiru urteotan egin denez, Beazek hainbat enpresa eta pertsona ekintzaile bildu ditu Bizkaia Enpresa deritzon topaketan. 2024ko leloa izan da “Digitalizazioaren botere eraldatzailea”, eta horren inguruan, jasangarritasunasren inguruan eta talentuaren inguruan izan dira jarduera gehienak. Ekitaldian, halaber, ON Bizkaia sariak ere eman dira, eta agertokia izan da Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa-sarearekin duen konpromisoa berresteko.

Bizkaia Enpresa 2024k ahaldun nagusi Elixabete Etxanobe izan du buru, eta hitzaldian azpimarratu du foru-erakundeak “konfiantzazko aliatuaren” rola duela enpresa eta pertsona ekintzaileentzako. Hauxe adierazi du: “Aldundiak laguntzen jarraituko du erabat Bizkaia lurralde lehiakorra izan dadin, enpresek hazten jarraitzeko eta enplegua sortzen jarraitzeko baldintza onenak topatzen dituzten tokia izateko. Gizarte osoari eta gure enpresa-sareari egonkortasuna emateko dugun konpromisoari eutsiko diogu”.

Bere hitzaldia amaitu ostean, ON Bizkaia sariak eman dira, zeinek aintzatespena ematen baitiete –jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren adierazleetan oinarrituta– Ekonomia Sustatzeko Sailak urtero bultzatu eta Beazek lagundutako programen laguntza duten proiekturik onenei. Syngoi Technologies, Jeremias España, Sparber Líneas Marítimas, Pevasa eta Nuuk Mobility Solutions enpresek 70era igo dute 2014az geroztik sarituak izan diren enpresen kopurua.

Topaketaren gai nagusiari buruz hausnartzeko, «Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2023» txostenaren ondorio nagusiak azaldu dira. Txosten hori Barrixe – Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak egin zuen, eta Jesús Oñate, S.A, eta Barbara enpresek eta BCAM ikerketa-zentroak beren erakundeetan teknologia digitalak txertatzeko edota beste erakunde batzuei hori egiten laguntzeko esperientziak partekatu dituzte.

Topaketaren amaiera Ainara Basurko diputatuak jarri du. Ekonomia Sustapen Sailak azken urtean egindako lana errepasatu du:

  • 300 enpresa-proiektu lagundu dira lehiakortasuna hobetzeko, aurreko urtean baino % 15 gehiago
  •  569 enpresak jaso zituzten laguntza-zerbitzuak, batez ere Beazen bidez.
  • 312 I+G+b proiektuen txosten arrazoituak kenkari fiskaletarako
  • 30 txosten egin dira beste funts batzuk eskura daitezela errazteko
  • 104 enpresa-proiektu berritzaile berri, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzekin
  •  3,5 milioi euro inbertitu dira 24 startup eta ETEtan
  • Lurraldeko 70 enpresa baino gehiagok parte hartu dute Seed Capital Bizkaiaren bidez
  • 577 enpresa bisitatu dira beren egoitzetan

2023ko datuen ondoren, sailak 2024an indartu dituen jarduketa-ildoak azpimarratu ditu: STEM talentua, jasangarritasuna eta digitalizazioa. Azaldu duenez, “Bizkaiko enpresek orainaren eta etorkizunaren alde egiten duzue, eta guri dagokigu zuekin egotea. Zuen lehentasunak identifikatzea eta gure jarduketak berriz definitzea. Lehiakortasun-palanka horiek eta beste batzuk bultzatzeko 28 milioi euro baino gehiago inbertitu ditugu dirulaguntzetan aurten”.

Bizkaia Enpresa 2024 aldizkari digitala

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA