Infobeaz

Bizkaia Enpresa bilera, 2025

Apirilaren 8an Bizkaia Enpresa ekitaldiaren edizio berri bat izango dugu. Aurten ere Beazek lurraldeko enpresa eta pertsona ekintzaileak bilduko ditu, esperientziak partekatzeko eta enpresa-lehiakortasuna bultzatzeko 2025eko foru-estrategiaren gakoak zuzenean ezagutzeko. Horretarako, Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak eta Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuak hartuko dute parte.

Ekitaldiaren gai nagusiak trantsizio berdea eta lehiakortasun-eredu berriak izango dira. Beazeko zuzendari Olatz Goitiak moderatutako mahai-inguru batean, enpresek ingurumen-eskaeretara egokitzeko duten premia larriaz hitz egingo dugu, eta hiru enpresek —Conservas Serrats, Grupo Arania y Grupo Revenant— garapen jasangarriko estrategiak ezartzeak ekarri dien egitura-aldaketa azalduko dute.

Ekitaldiaren beste indarguneetako bat ON Bizkaia sarien banaketa izango da. Sei proiektuk jasoko dute, zeinak Ekonomia Sustatzeko Sailaren dirulaguntza-programen laguntza izan baitute. Beazek programa horien kudeaketan laguntzen du.

Etorri BECera!