Infobeaz

Nazioartekotze-proiektuarentzat ON Bizkaia saria: Sparber Líneas Marítimas

Sparber Group enpresa-talde bat da, eta garraio-modu anitzen logistika eta garraioan espezializatuta dago. Izan ere, Sparber Líneas Marítimas taldeko negozio-unitate nagusia da, besteak beste, honako zerbitzu hauei esker: itsas multzoketa eta edukiontzien karga osoak.

1981ean sortu zen Bilbon. Harrezkero, Sparber enpresak zenbait herrialde, kontinente eta sektoretan hainbat proiektu gauzatu ditu, beraz, toki anitzeko konpainia gisa definitzen da.

Gaur egun delegazioak ditu Mexiko, Txile, Dominikar Errepublika, Alemania eta Txinan, 50 herrialdetan baino gehiagotan zabaltzen den nazioarteko eragileen sareaz gain.

Itsasoz eta airez trafiko erregularra du Latinoamerikako herrialdeekin. Horrez gain, herrialde horiekin oso proiektu garrantzitsuak gauzatu ditu. Saritutako proiektua Kolonbian garatu da.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA