Infobeaz

Enpresak sortzeko ekimen onenarentzat ON Bizkaia saria: Syngoi Technologies

Syngoi Technologies bioteknologiako enpresa bat da, eta 2021. urtean sortu zen. DNA sintetikoa ekoizten dihardu terapia aurreratuetan aplikatzeko.

Teknologia berritzailea garatu du mundu-mailan DNAren propietateak modulatzeko eta patologia genetikoak edo zenbait zelular dituzten gaixoen behar terapeutikoetara egokitzeko.

Zehazki, bere teknologiari esker, oDNA eskuratzen da. Izan ere, DNA optimizatua eta gaixo bakoitzaren neurrira egina da. Horrez gain, aste gutxitan egiten da, ez ditu ohiko hilabeteak behar.

Gaztea izan arren, startupak dagoeneko puntako instalazioak ditu Zamudion, eta ia 40 pertsona ari dira lanean. Bezero gehienak enpresa bioteknologikoak eta farmazeutikoak dira, eta % 90 Europan eta Estatu Batuetan daude.

 

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA