
Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak enpresei eta ekintzaileei ematen dizkien dirulaguntzen programetako batzuk kudeatzen laguntzen du Beazek. Haren talde teknikoak gertutik ezagutzen du enpresa-proiektu bakoitzaren atzean dagoen dedikazioa eta hazteko nahiz berritzeko ahalegina. Konpromiso hori publikoki aitortzeko asmoz eta sare ekonomikoan sortutako inpaktuari balioa emate aldera sortu ziren ON Bizkaia Sariak. Bizkaia Enpresa topaketaren une eta toki berean ematen diren sari hauek abangoardiako bokazioagatik gailentzen diren ekimenak ikusarazten dituzte.
