Egizu bat emakumeen ekintzailetza programarekin – Informazio-saioa, ANDREkintzailea
ANDREkintzailea programaren zortzigarren edizioa hasiko da. Emakumeek zuzendutako enpresak indartzeko sortutako proiektua da, eta zuk ere horrekin bat egin dezakezu. Horretarako, informazio-jardunaldi bat antolatu dugu irailaren 24an. Izen-ematea! ANDREkintzailea Ekonomia Sustazeki Sailak sortutako ekimena da, emakumeen ekintzailetza errazteko eta emakumeek enpresa-sarean duten presentzia ikusarazteko. Laguntza-programa gisa definitzen da, eta prestakuntza bezain garrantzitsua da sareak sortzea. […]
