42 Urduliz aurkezten dugu BeDIGITALen

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

42 Urduliz aurkezten dugu BeDIGITALen

2021ko 26 urria/4:30 pm - 2021ko 27 urria/4:30 pm

Urriaren 26an eta 27an BeDIGITALek Bilboko BECen antolazten duen Innovation Worshopetan parte hartzen dugu. 42 Urduliz aurkeztuko dugu, lurraldean digitalizazioa bultzatzeko Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin sustatzen dugun programazio-campusa. 

Escuela 42 munduko 10 prestakuntza-proposamen berritzaileenetako bat bihurtu berri duen eredu pedagogiko aitzindariaz eta enpresekin duen lotura estuaz hitz egingo dugu; horrek azaltzen du campusa ezarri den herrialde guztietan % 100eko enplegagarritasuna lortzea.

42ren gakoak bat baino gehiago dira; horietariko bat prestakuntza guztiz doakoa eta hemezortzi urtetik gorako pertsona guztientzat irekia izatea da, horien prestakuntza edozein izanda ere. Beste bat bere filosofia da: ikasten ikastean, aldaketetara egokitzean, parekoen artean lankidetzan aritzean eta frustrazioa onartzean oinarritzen dena. Bien batuketatik “42ren bertuterik handiena sortzen da: prestakuntza jasotzen duten pertsonen profila, zehazki, eraldatu behar duen enpresa batek eskatzen duena da”.

“Etengabe –azaldu zuen Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko diputatuak, 42 Urdulizen aurkezpenean– Bizkaiko enpresek adierazi digute profil berrien premia larria dutela digitalizazio-erronkei aurre egiteko. Ezin genuen egun bat gehiago itxaron prestakuntza errealitate berrietara egokitzeko”.

42 Urduliz apirilaren 12an inauguratu zen. Urduliz Dorrea eraikinean kokatuta dago eta 2.400 m2 ditu bost solairutan banatuta, eta 600 ikaslerentzako lekua du. Dagoeneko 100 baino gehiago lanean ari dira Akademian, berariaz campuseko prestakuntza-etapa den fasean. Akademian 2 eta 4 urte bitartean egongo dira 21 maila dituen ibilbidean aurrera eginez, profil digital guztietan lan egiteko gaitasuna emango diena.

Aldi berean, Bizkaiko enpresekiko konexioa hasi da eta ostegunero campusa eta, batez ere, campusa eratzen duten pertsonak, ezagutzera gonbidatzen ditugu.

Xehetasunak

Hasiera:
2021ko 26 urria/4:30 pm
Amaiera:
2021ko 27 urria/4:30 pm
Ekitaldi kategoria:
, ,
Ekitaldi etiketak:
,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA