Biscay Bay Startup Campus 2021

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Biscay Bay Startup Campus 2021

2021ko 25 azaroa/8:00 am - 2021ko 26 azaroa/5:00 pm

Azaroaren 25ean eta 26an Biscay Bay Startup Campus ekitaldiaren bigarren edizioa egingo da. Aurtengo edizioa klima-aldaketari eta horrek mundu-mailan duen eraginari buruzkoa izango da. Oraingoz, BBSC Awards 2021 sarietarako deialdia ireki da; enpresa berritzaile berri bat sortzeko proiektu bat sustatu duten gazteei zuzendua.

Topaketak formatu mistoa izango du. Azkuna Zentroan burutuko da, baina hitzaldiak eta aurkezpenak streaming bidez jarraitu ahalko dira web app-aren bitartez. Erosten den sarrera birtual bakoitzeko, erakundeak zuhaitz bat landatuko du; eta horren bidez irudikatuko du gure ekintza txiki bakoitzak planeta babesten lagunduko duela.

Edizio honetan, #BBSC ekitaldiak beren proiektuekin trantsizio ekologikoaren buru diren gazte ekintzaileak bildu eta babestuko ditu: zuhaitzak landatzen dituzten droneak, big data hondamendi ekologikoa saihesteko edo baliabideen xahutzea murrizteko, sakelako eguzki-panelak, plastikoa jaten duten entzimak…

Sariek, halaber, klima-aldaketaren ondorioen aurka borrokatzen duten ideiak (berritzaileak eta edozein sektoreri dagozkienak) onartuko dituzte, asmamena eta teknologia erabiliz.

10.000, 5.000 eta 2.500 euroko hiru sari ekonomikoz gain, talde irabazleek aholkularitza espezializatua izateko eskubidea izango dute proiektua garatzen den bitartean, bai eta 12 hilabetez bulego bat izateko eskubidea ere.

Xehetasunak

Hasiera:
2021ko 25 azaroa/8:00 am
Amaiera:
2021ko 26 azaroa/5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA