Bilbao Bizkaia Design Week 2021

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Bilbao Bizkaia Design Week 2021

2021ko 18 azaroa/8:00 am - 2021ko 25 azaroa/5:00 pm

Bilbao Bizkaia Design Week 2021 azaroaren 18tik 25era egingo da “Gurutzatzeak eta trantsizioak” gaiarekin eta 40 ekitaldi baino gehiagorekin sormen-industrien ordezkari gisa
Ikus programa osoa. 

Bilbao Bizkaia Design Week azaroaren 18tik 25era egingo da; diseinuaren bidez gogoeta, eztabaida eta baterako sorkuntzarako ezinbesteko hitzordua da, eta 40 ekitaldi baino gehiago izango dira. Ekitaldi horietan, Bizkaiko sormen- eta kultura-eragileak dira benetako protagonistak. Aste horretarako, hainbat jarduera izango dituen agenda osoa prestatu da, eta askotariko sormen-esparruetatik gogoeta egiteko tartea izango da: animazioa, arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, diseinua, ilustrazioa, interiorismoa, makerrak, moda, publizitatea, teknologiak edo bideojokoa, besteak beste.

Diseinuaren astea BBDW21 Opening Conference ekitaldiarekin hasiko da, azaroaren 18an. Bilbao Bizkaia Design Week-ek antolatutako ekitaldia da, eta zenbait diziplina, alor eta lan-ildo nahastuko dituzte honako hauek, besteak beste:Amber Case, Mariana Salgado, Francesca Perona edo Gintaras Balcytis. Horrez gain, aurtengo edizioko gaia testuinguruan jarriko da: Gurutzatzeak eta Trantsizioak. Jardunaldi horretan, gonbidatutako hizlariek adieraziko dute nola lan egiten duten bizitzeko, egiteko eta izateko modu berrietara iristeko — jasangarriagoak, inklusiboagoak eta sortzaileagoak — eta izaki bizidun guztientzako etorkizun atsegin, partekatu eta seguruetara iristeko, oraingo testuingurua kontuan hartuta.

Bilbao Bizkaia Design Week-ek emango dio amaiera berriro BBDW21 Closing Conference-ri. Hitzaldi horrekin, ezagutzera emango dira gertuko, tokiko enpresa, proiektu edo esperientziak, zentzu zabalenean, gurutzatze-kontzeptua jadanik aplikatzen ari direnak eta hibridaziokoa. Curro Clareten hitzaldiaren ostean, enpresa eta erakunde batzuek (Necsum Trison, Dream Painter, Agroplaza Kirikiño, Humanizza, Food Design Nation edo Basque Biodesign Center, esaterako) KSIen sektorean izandako esperientziak partekatuko dituzte.

 

Xehetasunak

Hasiera:
2021ko 18 azaroa/8:00 am
Amaiera:
2021ko 25 azaroa/5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA