Fun & Serious Game Jaialdia

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Fun & Serious Game Jaialdia

2021ko 10 abendua/8:00 am - 2021ko 11 abendua/5:00 pm

2020ko etenaldi digitalaren ondoren, Fun & Serious Game Jaialdia aurrez aurreko formatuan itzuliko da. Abenduaren 10ean eta 11n jaialdiak BECn XI. edizioa egingo du. Edukiera murriztua izango du, baina topaketa eta konferentzia berdinekin. Streamingez ere emango da. Hala, hitzordu hau topaketa-puntu bihurtu da Europako sektoreko eragile nagusientzat. Izen-emateak.Ā 

Pandemiak urte eta erdiko etenaldia ekarri ondoren, edizio honetako espiritua ospatzearena da; ā€œEspainiako eta Europako aktore guztiak (garatzaileak, publisherrak, prentsa, banatzaileak, zaletuak, ikasleak…) elkartzeko eta bideo-jokoen industriaren lorpenak ospatzeko gunea daā€, azaldu zu Alfonso GĆ³mez Fun & Seriouseko zuzendariak.

Halaber, hausnartuko da. Konfinamenduak argi utzi du motor ekonomiko, plataforma artistiko edo katalizatzaile antropologiko gisa noraino sektorea den garrantzitsua. Ikuspegi hirukoitz horretatik abiatuta hitz egingo dute profesional eta estudio gonbidatuek.

Bideo-jokoak funtsezko industria dira, eta hala adierazten dute joan den urtean munduan mugitutako 104.570 milioi euroek (Statista, 2011) eta Espainian 1.747 milioi euroko irabaziek. AEVIren datuen arabera, bideo-jokoak zuzeneko 7.300 enplegu baino gehiago sortu zituen. Pandemian zehar, bideo-jokoetarako estudioen % 57k baino gehiagok langile guztiak mantentzea lortu zuen; are gehiago, % 36k gehitu zituen.

 

Xehetasunak

Hasiera:
2021ko 10 abendua/8:00 am
Amaiera:
2021ko 11 abendua/5:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA