Egokinn: datuen analisiari buruzko moduluan izena emateko epea zabalik

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Egokinn: datuen analisiari buruzko moduluan izena emateko epea zabalik

2021ko 20 urria/8:00 am - 2021ko 3 azaroa/9:30 am

Azaroaren 3ra arte zabalik dago EgokINN enpresa txiki eta ertainentzako doako trebakuntza-programaren modulu berri batean izena emateko epea. 

Oraingo honetan, datuen azterketa izango da lanaren gaia. We Are Clickersen laguntzarekin, datuek gaur egun edozein enpresarentzat duten paper baliotsuaz hausnartuko dugu eta data analytics proiektuak identifikatzeko tresnak ezagutuko ditugu.

Ibilbide gisa pentsatuta, prestakuntzak hiru etapa ditu. Lehenengo fasearen ondoren (irekia, online), 15 enpresak prestakuntza aurreratuagoa jaso ahal izango dute (aurrez aurrekoa). Azken baheketari esker, haietako 5ek banakako saio batean parte hartu ahal izango dute. Saio horretan, epe labur eta ertainean garatu beharreko proiektu zehatzen ibilbide-orria diseinatuko da.

Xehetasunak

Hasiera:
2021ko 20 urria/8:00 am
Amaiera:
2021ko 3 azaroa/9:30 am
Kategoria Ekitaldi:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA