Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Mentoring startupentzat, 2021eko programa – deialdia zabalik

    Azaroaren 23ra arte egongo da zabalik Bizkaia Mentoring Networkek antolatzen dituen talde-mentoring saio berrietarako hautagaitza aurkezteko epea. Programa sei urte arteko antzinatasuna edo 10 langile arte duten enpresentzat pentsatuta dago, baldin eta beren proiektua batzorde aholkulari baten aurrean aurkeztu eta haien iritziak berehala jaso nahi badituzte. Enpresak zuzentzen eta sortzen esperientzia handia duten 3 edo […]

  • Maker Faire 2020

    Azaroaren 13tik abenduaren 23era, Open Guneak Maker Faire Bilbao 2020 aurkeztuko du. Covid-19ak markatuta dator aurtengo edizioa. Bai pilaketak eta arriskuak saihesteko beharragatik, bai "maker" komunitateak pandemian izan duen paper nabarmenagatik. Bi egoera horien ondorioz, topaketaren formatua egokitu behar izan da, eta komunikazio-bideak zabaldu. Hala, asteburu batean bildu beharrean, azaroan eta abenduan zehar luzatuko dira […]

  • Deusto EEkintzaile – Creaction! Programa

    Abenduaren 17ra arte zabalik egongo da epea Deusto Ekintzailek antolatzen duen Creaction! Programan izena emateko, ekiteko gogoa duten 1. mailako ikasleei horretan sakontzeko aukera emateko. Creaction! 16 asteko prestakuntza praktikoa da, Deustuko Unibertsitateko gradu guztietako ikasleek osatutako diziplinarteko taldetan. Horietan, beren ekintzailetza-trebetasunak garatzen eta aldaketarako eta eraldaketarako proiektuak sortzen ikasiko dute. Ikastaro erdipresentziala 2021eko otsailaren […]

  • Zitek trebakuntza- negoziazio kolaboratiboa

    Azaroaren 16tik 25era bitartean, Zitekek EHUko Bizkaiko Campuseko ekintzaileei zuzendutako elkarlaneko negoziazioari buruzko oinarrizko prestakuntza antolatu du. Ikastaroa online emango dute Christian Lamm eta Asier López de Gereñok, biok ala biok Harvard Negoziazio Metodoan trebatzaile gisa ibilbide luzea dutenak. Lau saio izango ditu (azaroaren 16, 18, 23 eta 25a), bakoitza 2,30 ordukoa. Horietara guztietara joateak […]

  • Selected 2020

    Azaroaren 20an eta 21ean Selected artista eta sormen industrietako profesionalen topagunea izango da berriro, oraingo honetan % 100 online formatuan. Egoera dela-eta bertatik bertara ezin bada egon ere, komunitatea egiten eta inspirazio-iturri izaten saiatuko da, inoiz baino gehiago. 48 ordu izango dira guztira eta hitzaldietan, besteak beste, izango dira:  Ana Gea, Gràffica-koa; Guido Charosky, Drop-Design […]

  • Bizkaia Mentoring Network, 2020ko ekitaldiaren amaiera, 2021ekoaren hasiera

    Abenduan zehar, Bizkaia Mentoring Networkek amaiera emango dio 2020ko deialdiari, eta datorren urtean zein ekintzailek parte hartuko duten erabakiko du. Hilaren 11n eta 14an, 10 startupek parte hartu duten ekitaldiko azken saioak egingo dira. Sareko kide diren aholkularien taldeak azken asteotan jaso diren hautagaitzak ebaluatzeko prozesua amaituko dute 10ean eta 15ean. Otsailean, berriz ere martxan […]

  • Erakusketa: “Janzteko artea”

    Abenduaren 2tik apirilaren 11ra bitartean, Mercedes de Miguel diseinatzailearen lanaren erakusketa izango da ikusgai Gueñesko Basque Design Center-en. "El arte de vestir" erakusketak hogeita hamar urteko ibilbidea egiten du moda-diseinatzaile gisa egindako lanagatik eta enpresa-ibilbideagatik ezaguna den profesional baten ofizioan. Bokazio goiztiarra izan zuen, eta 15 urterekin Bilbora joan zen diseinua ikastera. Geroago, Bartzelonan osatu […]

  • Abiatu sarien emanaldia

    Abenduaren 16an Abiatu 2020 sarien banaketa egingo da Bizkaia Aretoko Oteiza Auditorioan. Sari horiek Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak, Beazek eta EHUk bultzatzen duten Zitek programaren barruan daude, unibertsitate horren Bizkaiko campusean ekintzailetza sustatzeko. 2003an sortu ziren eta bi urtean behin huts egin dute, eta bi sari-kategoria aitortzen dituzte: oinarri teknologikoko enpresa onena eta enpresa berritzaile […]

  • Marketing Center industria jardunaldia

    Abenduaren 16an, Industrial Marketing Centerrek   jardunaldi bat antolatu du marketinaren eta salmenten sektoreari buruz eta Covid-19aren inpaktuaren ondoren dituen erronkei buruz hausnartzeko. Topaketan, Industrial Marketing Center aurkeztuko da. Bilboko Merkataritza Ganberak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da, industria-enpresei beren marketin-estrategiak, merkatuen garapena eta merkataritza-inteligentzia optimizatzen laguntzeko. 2020ko uztailean sortua, zentroaren lehentasunen artean ezagutza sortzea […]

  • Prestaekin 2021

    Otsailaren 17ra arte zabalik egongo da epea Prestaekin programan izena emateko. Bizkaiko Foru Aldundiak ekintzaileei laguntzeko sustatzen duen trebakuntza-programetako bat da Prestaekin. Prestakuntzak (doakoa) enpresa-ideien azterketa kritikoa, komunikazioa, marka-irudia, Lean ekintzailetza, finantzaketa/inbertsioa bilatzea, marketin digitala eta finantza-analisia jorratzen dituzten zazpi modulu biltzen ditu. Gai bakoitzari 8 ordu eskainiko zaizkio, bi jardunalditan banatuta. Online izango dira, asteazkenetan, […]

  • Zerga kenkariak I+G+b jarduerengatik

    Otsailaren 15eko 14:00 arte zabalik egongo da epea 2020an egindako  Zerga ondorioetarako kalifikazio-txosten teknikoak eskatzeko, ikerkuntza, garapen eta berrikuntza teknologikorako. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek enpresentzako zerga-kenkarien bidez I+G+b jarduerak bultzatzeko sinatutako akordioaren arabera, 2017az geroztik Beazek sozietateen gaineko zergan kenkariak lortzea errazten duten doako txosten lotesleak ematen ditu. Izapideak telematikoki egin behar dira gure […]

  • Euskal diseinuAZ topaketa – diseinuaren sormen-prozesuak

    Otsailaren 11n, 18:30ean, Azkuna Zentroko DendAZ.This is Basque Design gunean, Euskal diseinuAZ beste topaketa izango da. Oraingo honetan jardunaldiko partaideak Ana Roquero (Cookplay), Mario Gaztelu (Live Bilbao) eta Pilar Morquillas (Nueve botellas x metro) izango dira. Ibilbide luzea duten profesionalak dira, balioa ekarriko duten ikuspegi berriak etengabe aztertzeko beharra partekatzen dutenak. Abiapuntu komun horretatik eta […]

  • Provider enpresa-ideia lehiaketan izena emateko epea

    Otsailaren 15etik martxoaren 28era zabalik egongo da epea 2. Provider enpresa-ideien lehiaketan proiektuak aurkezteko. Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan egon den eta Tknikak enpresa berriak sortzen laguntzeko bultzatzen duen  Urratsbat programaren laguntza izan duen edozein pertsonak parte har dezake Baloraziorik onena lortzen duten hobekuntza-ekimenek 6 hilabeteko egonaldia irabaziko dute BIC Bizkaiako ekintzailetza-gelan, eta 1000 euroko saria […]

  • Bilbao PortLab-en aurkezpena, ezagutu Bilboko Portuak bultzatzen duen berrikuntza irekiko plataforma

    Otsailaren 24an, 9:00etatik 10:00etara, Beazek, Bilboko Portuarekin batera, online saio bat antolatu du Bilbao PortLab aurkezteko. Ekimen honek berrikuntza irekia bultzatu nahi du komunitate logistiko-portuarioaren artean, eta Portuak 4.0 Funtsak babesten du. Saioa startup, ETE eta ekintzaileentzat pentsatuta dago bereziki. Asmoa da plataforma, abian jarri diren lehen lau erronkak eta proiektu pilotuak egiteko ezarritako laguntzak […]

  • Venture on the road Euskadin

    Otsailaren 25ean, 16:30etik 18:00etara, Venture on the Road iritsiko da Euskadira, oraingoan formatu digitalean. Oraindik hasierako fasean dagoen proiektu teknologiko berritzaile bat baduzu, ekitaldi honek inbertitzaileak eskuratzeko eta zure lana ikusarazteko aukera ematen dizu. Izen-ematea zabalik otsailaren 15era arte. Parte hartu ahal izateko, startupek produktuaren lehen garapena izan behar dute; era berean, merkaturatze-fasean dauden proiektuak […]

  • XVI. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa

    Martxoaren 3 eta 4an Deustuko Unibertsitateak XVI. Enplegu eta Ekintzailetza Foroa antolatuko du eta bertan parte hartuko duten ehun enpresekin online konektatu ahalko duzu, aurretiaz izena  emanda..  Urtero bezala, Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitateak bere zerbitzuen, instalazioen, programen eta prestakuntza-proposamenen berri emango du, horien artean dagoela Ekintzailetza Ekinean master duala. Horrez gain, Deustokabi eta Innogune inkubagailuak […]

  • Webinar Horizonte Europa, euskal I+G+Brako aukerak

    Martxoaren 9an, Eusko Jaurlaritzak, CDTI eta EEN sareko euskal nodoarekin elkarlanean, webinar bat antolatu du Horizonte Europa, aurkezteko, Europar Batasunaren 2021-2027 aldirako Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa berria. Eguneko agendan Horizonte Europaren lehen plan estrategikoa (2021-2024) eta nazioarteko I+G+b proiektuetan euskal enpresen parte-hartzea bultzatzeko mekanismoak daude. Programa eta izen-ematea.  

  • Beazen modelizazio matematiko zerbitzuaren aurkezpena

    Martxoaren 16an jardunaldi bat antolatu du Beazek, Basque Center for Applied Mathematics, BCAMekin lankidetzan, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei eta startupei eskaintzen dien Modelizazio Matematiko Zerbitzua aurkezteko. Zerbitzu horren helburua da beren datuen kudeaketa eta simulazio-eredu matematikoen erabilera optimizatzea. Izen-ematea martxoaren 12ra arte. Asmoa berehala bigarren edizioa izango duen zerbitzuaren irismena azaltzea da. Horretarako, lehen […]

  • Webinar Cohes3ion, maila anitzeko gobernantzari buruzko gogoetak Europar Batasunean

    Martxoaren 25ean, Beaz buru duen Interreg Europa proiektu honen lehen fasearen amaiera markatuko duen webinarra egingo du Cohes3ionek, maila anitzeko gobernantza hobetzeko eta, horrekin batera, Europar Batasunak bultzatutako espezializazio adimenduneko estrategien inpaktua hobetzeko. 2019ko udazkenean hasi zen, eta urte eta erdiz jardun dute proiektuaren bazkideek politika publikoetan eta gobernantzan esperientziak trukatzen, eta lurralde-mapa adimendun bat […]

  • Bizkaiko enpresentzako 2021eko gida aurkeztuko dugu

    Martxoaren 26an, Beazek online saio bat antolatu du, Ekonomia Sustatzeko Sailak argitaratu berri duen Bizkaiko enpresentzako gida aurkezteko. Bertan, Aldundiak 2021eko ekitaldian ekintzaileen eta enpresen eskura jarritako 17 programa, 21 zerbitzu eta 5 funts jasotzen dira. Aurkezpena Olatz Goitia Beazeko zuzendariak egingo du. Ordubetez -12:00etatik 13:00etara-, lehiakortasunerako laguntzen portfolioa argi eta osorik eta, aldi berean, […]