Bizkaiko enpresentzako 2021eko gida aurkeztuko dugu

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Bizkaiko enpresentzako 2021eko gida aurkeztuko dugu

2021ko 26 martxoa/12:00 pm - 1:00 pm

Martxoaren 26an, Beazek online saio bat antolatu du, Ekonomia Sustatzeko Sailak argitaratu berri duen Bizkaiko enpresentzako gida aurkezteko. Bertan, Aldundiak 2021eko ekitaldian ekintzaileen eta enpresen eskura jarritako 17 programa, 21 zerbitzu eta 5 funts jasotzen dira.

Aurkezpena Olatz Goitia Beazeko zuzendariak egingo du. Ordubetez -12:00etatik 13:00etara-, lehiakortasunerako laguntzen portfolioa argi eta osorik eta, aldi berean, laburbilduta bistaratzen saiatuko da:

  • Ekintzailetzarako, nazioartekotzerako, berrikuntzarako, talentua erakartzeko eta merkataritza suspertzeko laguntzak, 17 programatan jasoak. Guztira, 24 950.000 euro.
  • Enpresak sortzen eta hazten laguntzeko BEAZek eskaintzen dituen zerbitzuak
  • Seed Capital Bizkaiak kudeatzen dituen funtsak

Bat egiteko, eman izena eta ekitaldiaren esteka bidaliko dizugu.

Xehetasunak

Data:
2021ko 26 martxoa
Ordua:
12:00 pm - 1:00 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA