Maker Faire 2020

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Maker Faire 2020

2020ko 13 azaroa/8:00 am - 2020ko 30 abendua/5:00 pm

Azaroaren 13tik abenduaren 23era, Open Guneak Maker Faire Bilbao 2020 aurkeztuko du. Covid-19ak markatuta dator aurtengo edizioa. Bai pilaketak eta arriskuak saihesteko beharragatik, bai “maker” komunitateak pandemian izan duen paper nabarmenagatik.

Bi egoera horien ondorioz, topaketaren formatua egokitu behar izan da, eta komunikazio-bideak zabaldu.

Hala, asteburu batean bildu beharrean, azaroan eta abenduan zehar luzatuko dira jarduerak, eta online bertsio bat egongo da Azkuna Zentroan eta Artiach fabrikan izango diren workshopak streaming eta bideo bidez ikusteko.

Gainera, erakusketa-gunearen alternatiba gisa, online aldizkari bat argitaratuko da ā€“Haciendo/Egiten/Makingā€“, tokiko makerren eta maker globalen berezko artikuluak jasoko dituena, bai eta Make aldizkariaren testu onenen aukeraketa bat ere, teknologia arloan erreferentea dena.

Kultura, teknologia eta gizarte gaiak izango dira gai nagusiak, eta berrikuntza-prozesuetan talentua eta teknologia berriak txertatu nahi izateak lekua izango dute horietan.

 

Xehetasunak

Hasiera:
2020ko 13 azaroa/8:00 am
Amaiera:
2020ko 30 abendua/5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA