Bilbao PortLab-en aurkezpena, ezagutu Bilboko Portuak bultzatzen duen berrikuntza irekiko plataforma

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Bilbao PortLab-en aurkezpena, ezagutu Bilboko Portuak bultzatzen duen berrikuntza irekiko plataforma

2021ko 24 otsaila/9:00 am - 10:00 am

Otsailaren 24an, 9:00etatik 10:00etara, Beazek, Bilboko Portuarekin batera, online saio bat antolatu du Bilbao PortLab aurkezteko. Ekimen honek berrikuntza irekia bultzatu nahi du komunitate logistiko-portuarioaren artean, eta Portuak 4.0 Funtsak babesten du.

Saioa startup, ETE eta ekintzaileentzat pentsatuta dago bereziki. Asmoa da plataforma, abian jarri diren lehen lau erronkak eta proiektu pilotuak egiteko ezarritako laguntzak aurkeztea. Hori egingo dute Ander MuƱoz Beazko Berrikuntza eta Proiektu Estrategikoen zuzendariak eta Nagore Ardanza Bilbao PortLabeko koordinatzaileak.

Jardunaldian izena ematera eta ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

Xehetasunak

Data:
2021ko 24 otsaila
Ordua:
9:00 am - 10:00 am
Kategoria Ekitaldi:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA