Venture on the road Euskadin

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Venture on the road Euskadin

2021ko 25 otsaila/4:30 pm - 6:00 pm

Otsailaren 25ean, 16:30etik 18:00etara, Venture on the Road iritsiko da Euskadira, oraingoan formatu digitalean. Oraindik hasierako fasean dagoen proiektu teknologiko berritzaile bat baduzu, ekitaldi honek inbertitzaileak eskuratzeko eta zure lana ikusarazteko aukera ematen dizu. Izen-ematea zabalik otsailaren 15era arte.

Parte hartu ahal izateko, startupek produktuaren lehen garapena izan behar dute; era berean, merkaturatze-fasean dauden proiektuak onartuko dira, baldin eta oso berritzaileak badira eta lantalde indartsua badute.

Bilbo laugarren helmuga izango da 2020ko urrian hasi eta 2021eko ekainean amaituko den edizioan, eta 6 hiritako 24 startupek hartuko dute parte. Horietako bakoitzean 4 proiektu aukeratuko dira eta Estatuko finalera pasako den irabazle bat aukeratuko da.

Azken irabazleari hainbat modutan lagunduko diote erakunde antolatzaileek: finantzetan edo marketinean espezializatutako aholkularitza Sabadell BStartupekin; SeedRocket-eko Ekintzaileen XXV. Campusean parte hartzea; coworking eta tailerretarako sarbidea eta prestakuntza Wayran; eta Amazon Web Services-eko Activate tartean 24 hilabetez sartzea eta mentoretza.

Halaber, aldez aurretik erregistratuta, hautatutako startupen aurkezpenak eta hizlari gonbidatuaren hitzaldia entzun daitezke publiko gisa.

Beaz, Venture on the Road-eko tokiko kolaboratzailea da, BerriUP, Dreamers Factory, Grupo Init, Grupo Spri, Innolab Bilbao eta Metxa-rekin batera.

 

Xehetasunak

Data:
2021ko 25 otsaila
Ordua:
4:30 pm - 6:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA