Mentoring startupentzat, 2021eko programa – deialdia zabalik

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Mentoring startupentzat, 2021eko programa – deialdia zabalik

2020ko 10 azaroa/10:00 am - 2020ko 30 azaroa/2:00 pm

Azaroaren 23ra arte egongo da zabalik Bizkaia Mentoring Networkek antolatzen dituen talde-mentoring saio berrietarako hautagaitza aurkezteko epea.

Programa sei urte arteko antzinatasuna edo 10 langile arte duten enpresentzat pentsatuta dago, baldin eta beren proiektua batzorde aholkulari baten aurrean aurkeztu eta haien iritziak berehala jaso nahi badituzte. Enpresak zuzentzen eta sortzen esperientzia handia duten 3 edo 4 profesionalek osatuko dute talde hori.

Saioak banakakoak eta ateak itxita izango dira; ordu eta erdiko iraupena izango dute, eta 2021ean zehar luzatuko dira. Aurretik, abenduaren 9an eta 17an, bi online topaketa antolatu dira, hautaketa-prozesuaren barruan.

Bizkaia Mentoring Network CebekDeusto Business Alumni eta Euskalit batera bultzatutako ekimena da, hazteko ahalmen handia duten proiektuak garatzen ari diren enpresa-aholkularien eta startupen artean jakintza transmititzen laguntzeko.

Xehetasunak

Hasiera:
2020ko 10 azaroa/10:00 am
Amaiera:
2020ko 30 azaroa/2:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA