Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Insurance World Challenges 2020

    Martxoaren 26an, Euskalduna Jauregiak Insurance Challenges 2020 hartuko du, aseguru-industriako enpresa berritzaileenen topagune nagusia. Eguneko agendan hitzaldiak, eztabaidak, sari bat eta hainbat Show & Tell aurkezpen daude, sektoreko startups ezberdinen esperientzia ezagutzeko aukera emango dutenak. Olatz Goitia Beaz saioko zuzendariak gidatuko du lehen saioa, eta, bertan, Asimob, Dacadoo, Wattio, Joinup eta BBF taldeek hartuko dute parte; […]

  • Breakfast campusa Adur Letamendiarekin

    Martxoaren 27an, Startup Campusek bigarren gosari bat antolatu du "jakin-mina duten adimenentzat". Pukaseko Adur Letamendia izango da Campus Breakfast berri honetako gonbidatua.   Duela ia 50 urte aisialdia eta negozioa uztartzea erabaki zuen familia enpresa honen ibilbidea ezagutzeko aukera bat; izan ere, surfarekiko zuen zaletasuna bere bizitza profesional eta pertsonalaren giltzarri bihurtu zuen. Gaur egun Pukasek […]

  • Fintech-en Ekintzailetzari buruzko aditu ikastaroa

    BBF BIlbao Berrikuntza Faktoria

    Martxoaren 27tik uztailaren 10era bitartean BBF Fintech inkubagiluan Fintech-en Ekintzailetzari buruzko aditu ikastaro bat eskainiko da, Mondragon Unibertsitateak emango duena. Prestakuntzaren helburua da bertaratzen direnei ezagutzak eta gaitasunak eskaintzea, fintech teknologietan aditu gisa identifikatuak izan daitezen eta sektoreko enpresa-proiektuei heltzeko aukera izan dezaten. Ikastaroa finantzaren eta teknologiaren esparruetako profesionalentzako zein esparru horietan espezializatu nahi duten ekintzaileentzako xedaturik dago. Programak […]

  • Sartu DBSeko ikasleak zeure startupean

    Deustuko Unibertsitateak Practicum Emprende Deusto-Santander programa abiarazi du. Programa horri esker, Deusto Business Schooleko graduko edo gradu bikoitzeko ikasleek startup-etan praktikak egin ahal izango dituzte udan. Izen-emateak apirilaren 30era arte.Ekimen hori konpainia handientzat baino ez zen orain arte, eta aukera ematen du enpresa sortu berriek beren taldeetan talentu gaztea sartzeko, kudeaketan, finantzetan, marketinean eta abarretan […]

  • European Data Incubator deialdi berria

    Ekainaren 17ra arte Incubator programarako eskaerak zabalik. 8 hilabetez azelerazio-programa bat jarraitzeko aukera emango die Europako Big Datako 35 startupi eta ETEri. Izen-ematea. Programa honen helburua EBko Big Datako startup-en trebetasun teknikoak eta komertzialak ezagutaraztea eta indartzea da. Horretarako, hainbat sektoretako benetako industria-erronkak proposatuko zaizkie. Zortzi hilabete izango dituzte –2020ko abuztutik 2021eko apirilera bitartean– horiei […]

  • EIT Food 2020 bekak

    EIT Food Innovador Fellowship, AZTIk, Turingo Unibertsitateak eta Cambridgeko Unibertsitateak sustatutako beka-programa bat da, elikagaien sektorean berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko helburuarekin. Maiatzaren 6an, 12:00etan, proiektua aurkeztuko da webinar batean eta dagoeneko izena eman dezakezu webgune batean. Bekak dokttoratu ondoko ikertzaileei zuzenduta daude, beren ezagutzak zabaldu eta merkatura hurbildu nahi dutenei. Horretarako, programak prestakuntza aurreratua eta […]

  • Deusto Ekintzaile solasaldiak: “ekitea garai nahasietan”

    Deustu Berrikuntza eta Ekintzailetzak, Trilogia Ekintzailea izenburupean, solasaldi batzuk jarri ditu martxan. DeustoKabiko, Innoguneko eta Crecer+ sareko lau startupek egungo egoerara nola egokitzen ari diren kontatuko dute, baita epe labur eta ertaineko planteamenduak ere. Lehen topaketa apirilaren 30ean izan zen eta bertan solasean aritu ziren Fisify, Tawity, Inbizi eta Wats. Bigarrena maiatzaren 14an izan zen eta parte […]

  • Textile-Connect 2020, ehungintzaren eta oinetakoen sektoreko Europako enpresen arteko topaketa birtuala

    Bizkaiko hamar enpresak parte hartuko dute maiatzaren 4tik 8ra Textile-Connect 2020 topaketan, hots, ehungintzaren eta oinetakoen sektoreko enpresa txiki eta ertainen arteko B2B topaketan, eta, koronabirusaren krisiaren ondorioz, birtuala izango da. EEN Sarearen euskal nodoak -bereziki Bilboko Merkataritza Ganberak eta Beaz- enpresen parte-hartzea sustatu du, sektoreak Internetera begiratzen duen une honetan: online salmentak, bezeroekin bilera […]

  • Online jardunaldia: ETEak eta finantziazio publikoa

    Maiatzaren 21an online jardunaldi bat antolatuko dugu ETEentzako I+G+b finantzaketa publikoari buruz. CDTI, Enisa, Eusko Jaurlaritza/SPRI , Bizkaiko Foru Aldundia eta Seed Capital egongo dira. Haien finantzatze-programak ezagutzeko eta zure proiektua hor egokitzen ote den aztertzeko aukera izango da. Hori lortzeko, helburua bi zatitan egituratu da. Lehenengoan, kolektiboa, erakunde bakoitzak bere finantzatze-ildoen xehetasunak azalduko ditu. Bigarrena […]

  • #BBSC Awards 2020

    Uztailaren 31ra arte zabalik dago #BBSC Awards sarien 3. edizioa. EHUk eta Startup Campusek antolatuta, Bizkaian enpresa berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea dute helburu. "Zuk jartzen duzu ideia, guk baliabideak" da haren leloa. Lehiaketa irekita dago oraindik hasierako fasean dagoen eta nolabaiteko berrikuntza-maila erakusten duen enpresa-proiektu batean lanean ari diren 18 urtetik gorako pertsonentzat. Covid-19ak […]

  • BBK Venture Philanthropy deialdi berria

    Uztailaren 12ra arte zabalik egongo da BBK Venture Philantropy  ekimenaren 2. edizioan izena emateko epea. Ekimen horrek Bizkaian ekintzailetza eta inpaktu sozialaren eta ingurumenaren inbertsioa sustatzen ditu. Gure ingurunean eragin handia duen proiektu berritzaile eskalagarri bat garatzen ari diren startup edo barne-ekintzaileei zuzenduta dago programa. Lehenengo hautaketa batek erabakiko du zein 10 proiektu sartuko diren […]

  • Eurostars CoD14 informazio lantegiak

    Irailaren 3an itxiko da Eurostars CoD14 deialdirako eskaera egiteko epea. Saioak nazioz gaindiko I+G proiektuak bultzatzeko pentsatutako programa honen gako guztiak ezagutu ahal izateko, CDTI, Eureka Network eta EEE Sareak hiru tailer online antolatu dituzte. Horietan EEN euskal nodoan ere kolaboratzen dugu. Informazioa emateko saioak osagarriak izango dira. Lehenengoa ekainaren 18an izango da, eta Eurostarsen […]

  • Think Big 2020 saria

    Uztailaren 15era arte zabalik egongo da epea EHUko unibersitarien artean ekintzailetza bultzatzeko  Emprender Zitekek antolatzen duen Think Big 2020 sariketan izena emateko. Bizkaiko Campuseko edozein fakultate edo eskolatan matrikulatuta dauden ikasleek eta EHUko beste campusetan izena emanda dauden Bizkaian bizi direnek eska dezakete.L Lau sari ekonomiko emango dira: 2500 €, 1500 €, eta 800 € […]

  • Bizkaiko suhiltzaile zerbitzuaren berrikuntza irekiko erronka

    Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak berrikuntza-erronka ireki bat jarri du abian, suhiltzaileek erabiltzen dituzten ekipoen kudeaketa eta mantentzea sinplifikatzeko irtenbide teknologikoak esploratzeko. Proposamenak uztailaren 22ra arte bidal daitezke. Erronka b2b, B2C eta B2B2C negozio-ereduak dituzten sektore teknologiko eta digitaletako startupei zuzenduta dago. Horietatik, espero da balio-proposamenak egitea, salbamendu-ibilgailuak behar den zuzkidurarekin hornitzeko […]

  • Webinarra “EIC Europako berrikuntza azeleratzailea”

    ETE berritzaileentzako finantzaketa EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak ETEen berrikuntza-, ekintzailetza- edo zientzia-proiektuak, arrisku eta potentzial handikoak, babesten ditu.  Produktu, zerbitzu edo negozio-eredu berriak garatzen eta merkaturatzen laguntzen du. Hautatutako enpresek finantzaketa eta kapitala jasotzen dute, baita lehen mailako adituen aholkularitza eta enpresa-orientazioa ere, beren ideia berritzailea garatzeko. Azelerazio-zerbitzuak lortzen dituzte inbertitzaile, enpresa eta antzeko ideiak […]

  • 42 Bizkaia eskola zabalduko da

    Urriaren 8an, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Fundación Telefónicak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute, Bizkaian Eskola 42 garatzeko abiapuntua ezartzeko. Aldi berean, programazio-eskola berritzaile hau kokatuko duen espazioa Urduliz dorrean gaitzeko lanak hasiko dira. Proiektu horretan, Aldundiak 5 milioi euro inbertituko ditu datozen lau urteetan bere jarduera bermatzeko. Eskolala 42 asteko 7 egunetan etengabe irekita egongo da, doakoa […]

  • 1. KONEKTA Bizkaia Enpresa Bilera (bertan behera)

    Estadio San Mamés. Sala VIP Bilbao

    Bertan behera KONEKTA Bizkaia Enpresa bilera Beaz eta Cebek-ek antolatzen dute Bizkaian enpresen arteko lankidetza bultzatzeko eta hausnartzeko. Tamalez datorren urriko 9ko bilera bertan behera uzteko egoeran aurkitzen gara, horrelako ekitaldia eta formatu batek eskatzen duen interakzio maila edukitzeko ezintasunean. Data zein formatu ezberdin asko baloratu ondoren, azkenean ekitaldia 2021era atzeratzea erabaki da. Izena emateko […]

  • VI. Seriesland, Bilboko webserieen nazioarteko jaialdia

    Urriaren 19tik 23ra   Seriesland-en VI. edizioa izango da, Bilboko webserie eta formatu digitalen nazioarteko jaialdia. Hitzordu hau euskal sorkuntzaren eta nazioarteko sorkuntzaren topaleku bihurtu da webserieen arloan, eta jendeak espero duen ekitaldia da. Serieslandek sustraiak bota dituela erakutsi du 2020ko edizioaren prestakuntzak. Konfinamenduaren berezko zalantzak eta zailtasunak gorabehera, ekainean erakundeak aurrera jarraitzea erabaki zuen, formatu […]

  • Bilboko 6. Nazioarteko Jaialdi Digitala, Seriesland

    Urriaren 19tik 23ra Bilboko VI. Nazioarteko Jaialdi Digitala egingo da, Seriesland. 22 herrialdetako 92 tituluk parte hartuko dute, tartean 7 euskaldunek,  ikus-entzunezko sorkuntzen esparruan nazioarteko erreferentzia izatea lortu duen lehiaketan , Internet bidez banatzeko eta ikusteko sortutako ikus-entzunezkoen esparruan. Seriesland VI formatu presentzialean garatuko da eta Bilborock aretoa izango du egoitza nagusi, Bizkaia Aretoaz gain, […]

  • B-Venture 2020

    Palacio Euskalduna

    Urriaren 20 eta 21ean B-Venture-ren bosgarren edizioa burutuko da Euskalduna Jauregian. El Correo egunkariak bultzatutako foroa hibridoa izango da aurten, eta aurrez aurreko hitzaldiak eta negozio-bilerak eta streaming bidez jarraitu ahal izango diren esku-hartze birtualak uztartuko ditu. Aurten 24 startup izan dira aukeratuak, horietako 13 Bizkaikoak: Allread, Alterity, Asimob, Bytek, Cancerappy, Deep Detection, Dynamic TV, […]