B-Venture 2020

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

B-Venture 2020

2020ko 20 urria/8:00 am - 2020ko 21 urria/5:00 pm

Urriaren 20 eta 21ean B-Venture-ren bosgarren edizioa burutuko da Euskalduna Jauregian. El Correo egunkariak bultzatutako foroa hibridoa izango da aurten, eta aurrez aurreko hitzaldiak eta negozio-bilerak eta streaming bidez jarraitu ahal izango diren esku-hartze birtualak uztartuko ditu.

Aurten 24 startup izan dira aukeratuak, horietako 13 Bizkaikoak: Allread, Alterity, Asimob, Bytek, Cancerappy, Deep Detection, Dynamic TV, Elon Smart Tech, Ethical Time, Inalia, Inbizi Healthcare, Insekt label, Ironchip, Mi Legado Digital, Nómada Omnimotion, Nymiz, Novaut, Rich Box, Sacen, SolvenUp, Spert Capital Partners, Talentoo, Veltis Rating eta WIVI.

Proiektu horiei B-Venturek ikusgarritasuna emango die eta harremanetan jarriko ditu arrisku-kapitaleko funtsen ordezkariekin, finantza-erakundeekin, ‘Business Angels’-ekin, inbertitzaile partikularrekin eta azeleragailuen eta korporazio handien arduradunekin.

Startup bakoitzak, gainera, stand bana izango du Euskaldunako hallean, harreman komertzialak egiteko, eta, foroaren aurreko hiru asteetan, doako ikastaro trinko bat egingo dute Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroan, aurkezpena prestatzeko.

Aldi berean, B-Venture hitzaldi, tailer, networking eta b2b programa bat antolatzen ari da, eta bertara, “Espainiako iparraldeko ekintzailetza-ekitaldi handienera”, hurbiltzen den edozein pertsona sartu ahalko da.

Xehetasunak

Hasiera:
2020ko 20 urria/8:00 am
Amaiera:
2020ko 21 urria/5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA