42 Bizkaia eskola zabalduko da

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

42 Bizkaia eskola zabalduko da

2020ko 8 urria/10:00 am - 11:00 am

Urriaren 8an, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Fundación Telefónicak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute, Bizkaian Eskola 42 garatzeko abiapuntua ezartzeko. Aldi berean, programazio-eskola berritzaile hau kokatuko duen espazioa Urduliz dorrean gaitzeko lanak hasiko dira. Proiektu horretan, Aldundiak 5 milioi euro inbertituko ditu datozen lau urteetan bere jarduera bermatzeko.

Eskolala 42 asteko 7 egunetan etengabe irekita egongo da, doakoa izango da, teknologia maite duten pertsonentzat pentsatua, adin mugarik gabe, aurretiko ezagutza eta titulazioa izanik edo gabe. Metodo pedagogiko berri batean oinarritua –ez du irakaslerik eta gamifikazioan eta lankidetza-lanean oinarritzen da–, proiektuak campus irekiak ditu mundu osoan.

Gaitasun digital berriei buruzko prestakuntza integralaren proposamen hau babesten duen ikaskuntza-fisolofia bezain interesgarria da enplegagarritasun-emaitza hauek erakutsi izana: % 100eko laneratzea dagoen herrialde guztietan.

Xehetasunak

Data:
2020ko 8 urria
Ordua:
10:00 am - 11:00 am
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA