Bilboko 6. Nazioarteko Jaialdi Digitala, Seriesland

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Bilboko 6. Nazioarteko Jaialdi Digitala, Seriesland

2020ko 19 urria/10:00 am - 2020ko 23 urria/6:00 pm

Urriaren 19tik 23ra Bilboko VI. Nazioarteko Jaialdi Digitala egingo da, Seriesland. 22 herrialdetako 92 tituluk parte hartuko dute, tartean 7 euskaldunek,  ikus-entzunezko sorkuntzen esparruan nazioarteko erreferentzia izatea lortu duen lehiaketan , Internet bidez banatzeko eta ikusteko sortutako ikus-entzunezkoen esparruan.

Seriesland VI formatu presentzialean garatuko da eta Bilborock aretoa izango du egoitza nagusi, Bizkaia Aretoaz gain, programan sartutako 30 jarduera baino gehiagorentzat. Urriaren 15etik 25era bitartean webserieak online ikusteko eta streaming bidez jarraitzeko aukera ere eskainiko du jaialdiak.

Edizio horri esker, konfinamendua ekarri zuen geldialdia irauli egin da hautagaitzen harreran, eta ia aurreko partaidetza-mailara iritsi da. Drama eta tonu uher eta ezkorreko gaiak gailendu dira, koronabirusarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten hainbat lan barne.

Nabarmentzekoa da, halaber, emakumeen presentzia funtsezko eta erantzukizun handiko postuetan sorkuntzetan; izan ere, tituluen % 60 emakumeak arduratzen dira zuzendaritzaz, sorkuntzaz, gidoiaz, ekoizpenaz edo argazki-zuzendaritzaz.

 

Xehetasunak

Hasiera:
2020ko 19 urria/10:00 am
Amaiera:
2020ko 23 urria/6:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA