VI. Seriesland, Bilboko webserieen nazioarteko jaialdia

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

VI. Seriesland, Bilboko webserieen nazioarteko jaialdia

2020ko 19 urria/8:00 am - 5:00 pm

Urriaren 19tik 23ra   Seriesland-en VI. edizioa izango da, Bilboko webserie eta formatu digitalen nazioarteko jaialdia. Hitzordu hau euskal sorkuntzaren eta nazioarteko sorkuntzaren topaleku bihurtu da webserieen arloan, eta jendeak espero duen ekitaldia da.

Serieslandek sustraiak bota dituela erakutsi du 2020ko edizioaren prestakuntzak. Konfinamenduaren berezko zalantzak eta zailtasunak gorabehera, ekainean erakundeak aurrera jarraitzea erabaki zuen, formatu presentziala eta onlinekoa bateratuz. “Aurten funtsezkoa da entretenimenduaren industriaren eta bere ekarpenen indarra erakustea” eta “ezin diogu kultura egiteari utzi: premia biziko ondasuna, zoriontasunezko ondasuna”.

Sektoreak erantzun egin du eta aurreko urteetako antzekoa partaidetza-maila lortu: 22 herrialdetako 92 titulu, nazioarteko hainbat estreinaldi barne. Sortzaileek, ekoizleek, banatzaileek eta nazioarteko hainbat plataformek ere Dima Digital Marketen parte hartzea erabaki dute aurten % 100 online.

Gainera, hogeita hamar jarduera paralelo eta doakoak antolatu dira (elkarrizketak, zuzeneko emanaldiak, solasaldiak, etab.), eta, horretarako, Eventbrite-n lekua erreserbatu beharko da aldez aurretik; halaber, Videmic App baten bidez ere jarraitu ahal izango dira.

Konfinamenduan, eduki digitalen kontsumoa % 30 hazi da. Hurrengo bi urteetarako kalkuluen arabera, estatuan % 53ko hazkundea izan da, enpleguan 18 443 pertsonak izan dute eragina eta BPGari 812 milioi euroko ekarpena egin zaio.

“Eduki digitala geratzeko etorri da”, esan zuen Olatz Goitia Beazko zuzendariak Zinemaldiaren aurkezpenean. Berehalako erronkak dira Bizkaia Sortzaileari, enpresei eta sortzaileei laguntzea nazioartean eboluzionatzen, merkatu eta monetizatze modu berriak aurkitzen eta, horrekin batera, lurraldean hazten eta inpaktua sortzen.

Xehetasunak

Data:
2020ko 19 urria
Ordua:
8:00 am - 5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA