#BBSC Awards 2020

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

#BBSC Awards 2020

2020ko 27 maiatza/8:00 am - 2020ko 31 uztaila/5:00 pm

Uztailaren 31ra arte zabalik dago #BBSC Awards sarien 3. edizioa. EHUk eta Startup Campusek antolatuta, Bizkaian enpresa berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea dute helburu. “Zuk jartzen duzu ideia, guk baliabideak” da haren leloa. Lehiaketa irekita dago oraindik hasierako fasean dagoen eta nolabaiteko berrikuntza-maila erakusten duen enpresa-proiektu batean lanean ari diren 18 urtetik gorako pertsonentzat. Covid-19ak eta horrek eragin duen krisialdi ekonomikoak bultzatu dute erakundea gizartean eragin positiboa izan dezaketen – ustekabeko gertaeren aurrean – konponbideak planteatzen dituzten proposamen eta enpresei lehentasuna ematera.

10.000 €, 5.000 € eta 2 500 €-ko hiru sari ekonomikoez gain, talde irabazleek prestakuntza- eta dinamizazio-zerbitzuak, aholkularitza espezializatua (proiektuaren garapenean zehar) eta bulego-espazio bat (12 hilabetez) eskuratzeko aukera izango dute. Irailaren 14an jakingo da zein 12 talde igaroko diren finalera eta, hamar egun geroago, euren proiektua defendatuko dute epaimahaiaren aurrean. Irailaren 25ean, #BBSC galan, sariak banatuko dira.

Xehetasunak

Hasiera:
2020ko 27 maiatza/8:00 am
Amaiera:
2020ko 31 uztaila/5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA