Bizkaia sortzailea

Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Cities & Design 2019

    Yimbi Sota Gran Vía, 45

    2019ko Cities & Design-ek berriz hausnartuko du diseinuak hiri-garapenean eta bizi-kalitatean duen eginkizunari buruz. Oraingo honetan etorkizunaz eta zein hiritan bizi nahi dugun birpentsatu beharraz hitz egingo da. Hitzaldia azaroaren 14an izango da Yimbi Sotan, BiDCk antolatuta, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan egongo da. Hasierako hitzaldia Elisabet Rosellok, Postfuturear plataformaren sortzaileak, emango du, […]

  • Selected 2019

    Euskalduna Jauregia Abandoibarra Etorb., 4, 48011 Bilbo,Bilbao

    Azaroaren 15ean eta 16an, Selected International Design Inspiration topaketa izango da berriro Euskalduna Jauregian. Zazpigarren edizio honetan, Bilbao Bizkaia erreferentzia bihurtu da diseinuaren eta ikustezko arteen alorreko profesional eta ikasleentzat, izan ere bertan ezagutza, inspirazioa eta komunitate sortzailearen parte sentitzea bilatzen baitute.  Berriro datorren hizlari taldea paregabea da: miretsitako profesionalak eta baita talentu berriak ere; […]

  • Fun & Serious Game Festival 2019

    Abenduaren 6tik 9ra bitartean, Fun & Serious Game Festival jaialdia izango da BECen. Bewrriro izango dira maisu handien hitzaldiak, garatzaileekin topaketak, Titanium, FSPlay eta talentu berrientzako BBK sariak eta publiko guztientzako proposamen ludikoak.  itzuliko dira.    2011n sortu zen, bideo-jokoaren garrantzia aitortzeko eta profesionalen talentua ikustarazteko. Fun & Serious nazioarteko hitzordu giltzarri bihurtu da, AEVI,ren […]

  • VI. Seriesland, Bilboko webserieen nazioarteko jaialdia

    Urriaren 19tik 23ra   Seriesland-en VI. edizioa izango da, Bilboko webserie eta formatu digitalen nazioarteko jaialdia. Hitzordu hau euskal sorkuntzaren eta nazioarteko sorkuntzaren topaleku bihurtu da webserieen arloan, eta jendeak espero duen ekitaldia da. Serieslandek sustraiak bota dituela erakutsi du 2020ko edizioaren prestakuntzak. Konfinamenduaren berezko zalantzak eta zailtasunak gorabehera, ekainean erakundeak aurrera jarraitzea erabaki zuen, formatu […]

  • Erakusketa: “Janzteko artea”

    Abenduaren 2tik apirilaren 11ra bitartean, Mercedes de Miguel diseinatzailearen lanaren erakusketa izango da ikusgai Gueñesko Basque Design Center-en. "El arte de vestir" erakusketak hogeita hamar urteko ibilbidea egiten du moda-diseinatzaile gisa egindako lanagatik eta enpresa-ibilbideagatik ezaguna den profesional baten ofizioan. Bokazio goiztiarra izan zuen, eta 15 urterekin Bilbora joan zen diseinua ikastera. Geroago, Bartzelonan osatu […]

  • Euskal diseinuAZ topaketa – diseinuaren sormen-prozesuak

    Otsailaren 11n, 18:30ean, Azkuna Zentroko DendAZ.This is Basque Design gunean, Euskal diseinuAZ beste topaketa izango da. Oraingo honetan jardunaldiko partaideak Ana Roquero (Cookplay), Mario Gaztelu (Live Bilbao) eta Pilar Morquillas (Nueve botellas x metro) izango dira. Ibilbide luzea duten profesionalak dira, balioa ekarriko duten ikuspegi berriak etengabe aztertzeko beharra partekatzen dutenak. Abiapuntu komun horretatik eta […]

  • Maker Faire BIO 2021: izen-emateak zabalik

    Urriaren 17ra arte, zabalik dago Teknologia Sortzaileen Nazioarteko Jaialdian proiektuak aurkeztu ahal izateko epea. Jaialdi hori Maker Faire Bilbao Open Espazioaren ekimen bat da, eta bertan, kultura garaikidea, teknologia eta gizarte-alderdiak nahasten dira, eta bere xede nagusia inguruaren aldaketaren eragilea izatea da. Horretarako, 2013az geroztik, Open Espazioak eta Make aldizkariak topaketa hau antolatzen dute Bilbon […]

  • Seriesland 2021

    SERIESLAND, Bilboko Nazioarteko Webserieen Jaialdia, urrian itzuliko da bere urteroko hitzordua betez; aurtengoa ekitaldiaren zazpigarren edizioa izango da. Formatu hibridoan egingo du. Online plataforma batek aukera emango du lehiaketarako webserieak urrunetik ikusteko eta etxetik eta streaming modalitatean ekitaldi guztietara joateko; horrek covid-aren aurkako neurrien ondorioz Bilbora joateko zailtasunak dituzten pertsonen parte-hartzea erraztuko du. Urriaren 18tik […]

  • Bilbao Bizkaia Design Week 2021

    Bilbao Bizkaia Design Week 2021 azaroaren 18tik 25era egingo da “Gurutzatzeak eta trantsizioak” gaiarekin eta 40 ekitaldi baino gehiagorekin sormen-industrien ordezkari gisa Ikus programa osoa.  Bilbao Bizkaia Design Week azaroaren 18tik 25era egingo da; diseinuaren bidez gogoeta, eztabaida eta baterako sorkuntzarako ezinbesteko hitzordua da, eta 40 ekitaldi baino gehiago izango dira. Ekitaldi horietan, Bizkaiko sormen- […]

  • Selected 2021

    Azaroaren 19an eta 20an,  Selected topaketa izango da berriro Euskalduna Jauregian. Bederatzigarren edizio honetan, Bilbao Bizkaia erreferentzia bihurtu da diseinuaren eta ikustezko arteen alorreko profesional eta ikasleentzat, izan ere bertan ezagutza, inspirazioa eta komunitate sortzailearen parte sentitzea bilatzen baitute.  Berriro datorren hizlari taldea paregabea da: miretsitako profesionalak eta baita talentu berriak ere; berriro ikusiko dugu […]

  • Fun & Serious Game Jaialdia

    2020ko etenaldi digitalaren ondoren, Fun & Serious Game Jaialdia aurrez aurreko formatuan itzuliko da. Abenduaren 10ean eta 11n jaialdiak BECn XI. edizioa egingo du. Edukiera murriztua izango du, baina topaketa eta konferentzia berdinekin. Streamingez ere emango da. Hala, hitzordu hau topaketa-puntu bihurtu da Europako sektoreko eragile nagusientzat. Izen-emateak.  Pandemiak urte eta erdiko etenaldia ekarri ondoren, […]

  • BIAAF nazioarteko moda lehiaketaren VIII. edizioa

    Ekainaren 14an Bilbao International Art & Fashion, BIAAFek antolatzen duen nazioarteko lehiaketaren irabazleak jakinaraziko dira. 92 herrialdetako 1300 parte-hartzaile baino gehiago lehiatzen dira lehiaketaren hiru kategorietan: jantziak, osagarriak eta tokiko diseinatzaile berririk onena. Horiek guztiak 18 eta 35 urte bitarteko gazte sortzaileak izango dira. Maiatzaren 13an nazioarteko epaimahai batek proposamen irabazleak iragarriko ditu. Sariak, 25.000 […]

  • Bilbao Bizkaia Design Week 2022: jarduera proposamena zabalik

    Ekainaren 30era arte zabalik egongo da epea Bilbao Bizkaia Design Week (BBDW) delakoan egingo diren jarduerak proposatzeko.  BBDW-a azaroaren 17tik 27ra izango da, hurrengo lelopean: Ekosistema-Erresonantzia; horren bidez islatu nahi da sektore sortzailea habitat berean dauden agente askeen komunitatea dela. Bizkaiko eta/edo lurraldean jarduten duten diseinuari eta sormenari lotutako edozein erakundek, enpresak edo profesionalek proposatu […]

  • Seriesland 2022

    Urriaren 14tik 22ra BilboRockek Seriesland, Bilboko Webserieen Nazioarteko Jaialdiaren VIII. edizioa egingo da. Oraingoan lau kontinenteetako 26 herrialdetatik lehiaketarako 80 titulu baino gehiago aukeratu dira. Hala, jendeak gutxitan pantailetara iristen diren ekoizpenak ikusi ahalko ditu. Ekoizpenetan azpimarragarriak dira zuzendaritzan emakumeen protagonismoa (lehiaketarako webserieen % 50) edo obren batez besteko iraupen luzeagoa (15′ – 20′). Generoen […]

  • IDARTE erakusketa: Bizkaiko Artisauak – Packaging inklusiboa

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Bizkaiko Artisauak erakusketak IDarte eskolako argazkilaritza ikasleen eta Bizkaiko Artisauen Elkarteko artisauen arteko lankidetzaren emaitza dakar. Proiektu honen helburuak ikasleek argazkilaritzaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea eta erreportaje sozialaren, argazki-diseinuaren eta produktu-argazkilaritzaren esparruan argazkilaritza komertziala garatzea da. Ikus-entzunezko hizkuntza modu koherentean aplikatuko da garapen horretan, eta argazki-komunikazioaren baliabide teknologikoak menderatuko dira. Horrez gain, irudiarentzako akabera digitalaren prozesuak […]

  • Maker Faire Bilbao – Blockchain tailerra

    Antigua Fábrica Artiach - Centro cultural Espacio Open

    Abenduaren 17an eta 18an, Maker Faire Bilbaok Blockchain tailerra antolatuko du Fab Lab Bilbao-Artiach Fabrikan, Mar Caneten eskutik. Izen-ematea. Helburua blockchain analisirako tresna ezagunenak aztertzea da, ikuspegi kritiko eta diziplina anitzetik. Tailerra batez ere diseinatzaileei, artistei eta makerrei zuzenduta dago, izan profesionalak, zein ikasleak edo amateurrak. Besteak beste, Tezos plataforman NFT propioak sortzen ikasiko dute. […]

  • Bizkaia Sortzailea 2023: aurkezpen-saioak

    Maiatzaren 8an eta 10ean aurkezpen-saio batzuk antolatu ditugu Bizkaia Sortzailea 2023 programa aurkezteko. Izen-ematea maiatzaren 5era arte. Saioen helburua da aurtengo deialdiaren gakoak zuekin partekatzea (epea maiatzaren 12an irekiko da), eta zuen proiektua deialdi horretan nola txertatzen den aztertzea. Horretarako, Beazeko talde teknikoak online bilera laburrak egingo ditu, 20 minutu ingurukoak, eskatzen duten pertsona guztiekin.

  • Selected 2023: Call for entries

    Ekainaren 30era arte zabalik egongo da epea sormen proiektuak aurkezteko Selected Inspirazio Bisualeko Jaialdian. Aurten, azaroaren 23an eta 24an izango da Design Week 2023 ekimenaren esparruan.  Deialdian parte hartzeko bi modalitate bereizten dira: Profesionala eta Talentu Berriak. Gainera, hamalau proiektu kategoria daude, guztiak diseinuari, sormen bisualari eta komunikazioari lotuta. Hautatutako lanek hainbat erakusketatan hartuko dite […]

  • Seriesland 2023

    BilboRock Muelle de la Merced, 1,Bilbao

    Seriesland – Bilbao Internacional Digital Festivalen 9. edizioa azaroaren 7tik 11ra emango da. 20 herrialdetako ehun proiektu digital baino gehiago ikusiko dira hogeita hamar sari irabazteko lehian.

  • BIG, Bilbao International Games Conference 2025

    Palacio Euskalduna

    Abenduaren 12an eta 13an Bilbao International Games Conference topaketaren laugarren edizioa egingo da Euskalduna Jauregian. Topaketa hau bideojokoaren, animazio digitalaren eta sormen-industrien arloko profesionalentzako erreferentziazko hitzordua da.