BIG, Bilbao International Games Conference

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

BIG, Bilbao International Games Conference

2022ko 18 azaroa/8:00 am - 2022ko 19 azaroa/7:00 pm

Urriaren 18an eta 19an, Bilbao International Games Conference biltzarraren lehenengo edizioa hartuko du BECek. 2011n sortutako Fun and Serious Game Festival jaialdiaren lekukoa hartuko duen topaketa honek, bideojokoen industria-ehun independentea sustatzeko eta indartzeko helburua izango du.

Urteetan, Fun & Serious jaialdiak milaka pertsona erakarri ditu Bizkaira, baita bideojokoen industriako nazioarteko izenik ospetsuenak ere, hitzaldi profesionalak eta publiko osoarentzako jarduerak uztartzeko. Pandemiaren ostean, jaialdi hori industriako profesionalei soilik zuzendutako ekitaldi batean bihurtu da eta marka aldatu du.

Aurtengo programan nabarmentzekoa da indie garatzaileei zuzendutako biltzarra, kontaktu eta negozioetarako espazio batekin, zeinetara beste edizio batzuetan nazioarteko 30 publisher eta inbertitzaile baino gehiago etorri diren. Game Contest 2022 sariak ere banatuko dira, jokorik berritzaileena, euskal bideojokorik onena eta unibertsitate-jokorik onena saritzeko. Izena emateko epea urriaren 18an bukatuko da.

 

Xehetasunak

Hasiera:
2022ko 18 azaroa/8:00 am
Amaiera:
2022ko 19 azaroa/7:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA