Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Seriesland 2021

    SERIESLAND, Bilboko Nazioarteko Webserieen Jaialdia, urrian itzuliko da bere urteroko hitzordua betez; aurtengoa ekitaldiaren zazpigarren edizioa izango da. Formatu hibridoan egingo du. Online plataforma batek aukera emango du lehiaketarako webserieak urrunetik ikusteko eta etxetik eta streaming modalitatean ekitaldi guztietara joateko; horrek covid-aren aurkako neurrien ondorioz Bilbora joateko zailtasunak dituzten pertsonen parte-hartzea erraztuko du. Urriaren 18tik […]

  • Egokinn: datuen analisiari buruzko moduluan izena emateko epea zabalik

    Azaroaren 3ra arte zabalik dago EgokINN enpresa txiki eta ertainentzako doako trebakuntza-programaren modulu berri batean izena emateko epea.  Oraingo honetan, datuen azterketa izango da lanaren gaia. We Are Clickersen laguntzarekin, datuek gaur egun edozein enpresarentzat duten paper baliotsuaz hausnartuko dugu eta data analytics proiektuak identifikatzeko tresnak ezagutuko ditugu. Ibilbide gisa pentsatuta, prestakuntzak hiru etapa ditu. […]

  • Zitek tailerra: Ekintzailetzari aplikatutako elkarlaneko negoziazioa

    Azaroaren 8, 10, 15 eta 17an, Ekintzaile Zitek-ek elkarlaneko negoziazioari buruzko tailer batzuk antolatu ditu, eta dagoeneko horietan izena emateko aukera dago. Hitzaldiak UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ekintzaileei zuzenduta daude, eta Orekan Biziko Asier López de Gereñok emango ditu. Besteak beste, negoziazio-estiloak, lankidetza-negoziazioaren funtsezko printzipioak edo akordioak lortzeko estrategiak eta baliabideak landuko ditu. Guztira 4 jardunaldi […]

  • 42 Urduliz aurkezten dugu BeDIGITALen

    Urriaren 26an eta 27an BeDIGITALek Bilboko BECen antolazten duen Innovation Worshopetan parte hartzen dugu. 42 Urduliz aurkeztuko dugu, lurraldean digitalizazioa bultzatzeko Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin sustatzen dugun programazio-campusa.  Escuela 42 munduko 10 prestakuntza-proposamen berritzaileenetako bat bihurtu berri duen eredu pedagogiko aitzindariaz eta enpresekin duen lotura estuaz hitz egingo dugu; horrek azaltzen du campusa ezarri den herrialde […]

  • NIC hitzaldia – Nutrizioa eta Zahartzea

    Nagusi Intelligence Center, NIC, bere jarduerari ekiten dio hileroko hitzaldi-programa batekin, ekonomia zilarreztatuarekin zerikusia duten hainbat gai jorratzeko. Badago data bat lehenengoarentzat. Urriaren 29an, ostirala, Nutrizioa eta Zahartzea izango dira hizpide Torre Urdulizen Elkarrekintzak eta ezagutza-trukeak Nagusi Intelligence Centerren bereizgarrietako bat izan nahi dute. Hala azaldu zuen Ainara Basurkok, Ekonomia Sustapeneko diputatuak, zentroaren inaugurazioan: "Nic lankidetza […]

  • XV Ekintzaile XXI saria

    Abenduaren 10era arte zabalik dago Caixabankek eta Enisak antolatzen dituzten Ekintzaile XXI sarietan izena emateko epea, hazkunde-potentzial handiena duten enpresa sortu berriak identifikatu, aitortu eta laguntzeko. Saria zuzentzen zaie irabazteko asmoa duten pertsona juridiko gisa eratutako oinarri teknologiko eta berritzaileko mikroenpresa eta ETEei, baldin eta 2018ko urtarriletik aurrera hasi badira lanean eta, lehen emaitza arrakastatsuak […]

  • Bilbao Bizkaia Design Week 2021

    Bilbao Bizkaia Design Week 2021 azaroaren 18tik 25era egingo da “Gurutzatzeak eta trantsizioak” gaiarekin eta 40 ekitaldi baino gehiagorekin sormen-industrien ordezkari gisa Ikus programa osoa.  Bilbao Bizkaia Design Week azaroaren 18tik 25era egingo da; diseinuaren bidez gogoeta, eztabaida eta baterako sorkuntzarako ezinbesteko hitzordua da, eta 40 ekitaldi baino gehiago izango dira. Ekitaldi horietan, Bizkaiko sormen- […]

  • Selected 2021

    Azaroaren 19an eta 20an,  Selected topaketa izango da berriro Euskalduna Jauregian. Bederatzigarren edizio honetan, Bilbao Bizkaia erreferentzia bihurtu da diseinuaren eta ikustezko arteen alorreko profesional eta ikasleentzat, izan ere bertan ezagutza, inspirazioa eta komunitate sortzailearen parte sentitzea bilatzen baitute.  Berriro datorren hizlari taldea paregabea da: miretsitako profesionalak eta baita talentu berriak ere; berriro ikusiko dugu […]

  • Techstars Startup Week Biscay

    Datorren astean, Techstars Startup Week Biscay-n itxarongo zaituztegu, Azkuna Zentroan, Bilbon. 3 egunez, doako 12 ekitaldik startup, enpresa eta inbertsoreak bilduko dituzte, baita startup-en ekosistema ezagutu eta harekin konektatu nahi duen edozein pertsona ere. Erregistroa hemen. Techstars Startup Week nazioarteko ekosistema ekintzailearen topaketarik ezagunenetako bat da. Los Angeles, New York, Sydney, Taipei, Bangkok edo Dublin […]

  • EgokiINN, ekonomia zirkularra modulua

    Abenduaren 1era arte zabalik dago EgokINN enpresa txiki eta ertainentzako doako trebakuntza-programaren modulu berri batean izena emateko epea.  Oraingo honetan, lanaren gaia ekonomia zirkularra izango da, IK Ingeniería enpresaren laguntza izango dugu. Ibilbide gisa pentsatuta, prestakuntzak hiru etapa ditu. Lehenengo fasearen ondoren (irekia, online), 15 enpresak prestakuntza aurreratuagoa jaso ahal izango dute (aurrez aurrekoa). Azken […]

  • Biscay Bay Startup Campus 2021

    Azaroaren 25ean eta 26an Biscay Bay Startup Campus ekitaldiaren bigarren edizioa egingo da. Aurtengo edizioa klima-aldaketari eta horrek mundu-mailan duen eraginari buruzkoa izango da. Oraingoz, BBSC Awards 2021 sarietarako deialdia ireki da; enpresa berritzaile berri bat sortzeko proiektu bat sustatu duten gazteei zuzendua. Topaketak formatu mistoa izango du. Azkuna Zentroan burutuko da, baina hitzaldiak eta […]

  • NIC – Hitzaldi tematikoa: Motrizitatea eta zahartzea

    Nagusi Intelligence Centerren hitzaldi tematikoen programaren barruan, azaroaren 25ean, Urduliz Dorrearen laugarren solairuan, neuromotorren garapenari buruzko solasaldi bat eta lan-saio bat egingo dira. Jardunaldia 09:30etik 12:00etara luzatuko da, eta gaiaren ikuspegi anitza eskaintzeko asmoz planteatu da. Adituaren ikuspegiaz gain, Asparbi Parkinson Bizkaia Elkartearena, Gogoa Mobility Robots enpresarena (exoeskeletoen bidez neuroehabilitazioan espezializatutako bioteknologikoa) eta Roberto Gómez […]

  • Think Big 2021 sarien emanaldia

    Abenduaren 3an, Think Big 2021 sariak banatuko dituzte Bizkaiko Aretoko Baroja gelan. Zitek ekimenaren bidez, EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen artean ekintzaileatza-gogoa sustatu nahi da.  Hasiera batean, lau sari daude aurreikusita: 2500 €, 1500 €, eta, hautatutako hirugarren eta laugarren proposamenen kasuan,800 €-koak. Epaimahaiak, hala ere, sari horiek proiektu baten baino gehiagoren artean banatzeko aukera aurreikusten du, eta […]

  • Fun & Serious Game Jaialdia

    2020ko etenaldi digitalaren ondoren, Fun & Serious Game Jaialdia aurrez aurreko formatuan itzuliko da. Abenduaren 10ean eta 11n jaialdiak BECn XI. edizioa egingo du. Edukiera murriztua izango du, baina topaketa eta konferentzia berdinekin. Streamingez ere emango da. Hala, hitzordu hau topaketa-puntu bihurtu da Europako sektoreko eragile nagusientzat. Izen-emateak.  Pandemiak urte eta erdiko etenaldia ekarri ondoren, […]

  • NIC hitzaldia: berrikuntza seniorrentzako finantza zerbitzuetan

    Abenduaren 16an, Nagusi Intelligence Centerrek, NIC, hitzaldi tematiko berri bat hartuko du. Oraingoan, seniorrentzako finantza-zerbitzuen berrikuntza izango da lanaren gaia. La jornada se prolongará de 9.30 h a 12 h y, al igual que las anteriores, buscará aportar una perspectiva múltiple del tema y combinar la reflexión con la práctica. Juan Carlos Alcaide, fundador de […]

  • Errealitate birtual eta areagotuari buruzko Provider jardunaldia

    Abenduaren 16an BIC Bizkaian, Providerren esparruan, errealitate birtual eta errealitate areagotuari buruz hitz egingo da. Ludusek, enpresei segurtasunaren eta osasunaren arloetan gaitu eta trebatzeko EB erabiltzen duen plataformak, egingo du.  Provider Urratsbaten bidez Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak sustatutako programa da, etorkizuneko fabrikarako hornitzaileen tokiko enpresa-sarea bultzatze aldera. Bi erakundeek proiektu honetan (dagoeneko 36 zentrok […]

  • INEUSTAR-Pioneers Basque Country 2. Programa

    Urtarrilaren 28ra arte dago zabalik INEUSTAR-Pioneers Basque Country programara proposamenak aurkezteko epea. Programa horren bidez, CERNen garaturiko teknologietan oinarrituriko Euskadiko negozio berritzaileen ekimen berrien garapena babesten da.  Dagoeneko bigarren edizioan dagoen programa hau Euskadiko BICen eta Zientziaren Industriaren Espainiako Elkartearen (Ineustar) baterako ekimen bat da. Azken horrek hitzarmen bat du CERNekin —Ineustar Pionners— garatzen dituen […]

  • Ekin 48 – Izan zaitez ekintzaile 48 ordutan

    Otsailaren 7ra arte zabalik dago UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Emprender Zitek Programak otsailiaren 14tik 17ra antolatu duten Ekin 48 ekintzailetza ikastaro azkarrean izena emateko epea. Unibertsitateko zortzi taldek, gehienez hiru pertsonakoak, enpresa-proiektu bat gauzatuko dute Adrián Odriozola, Ricardo Merino eta Adriana González irakasleen laguntzarekin. Elkarrekin ibilbidea egingo beharko dute, negozio- ideia baten identifikazioarekin hasiko dena […]

  • NIC hitzaldia: Eguneroko bizitzarako teknologia digitala

    Urtarrilaren 27an, Nagusi Intelligence Centerrek, NIC, hitzaldi tematiko berri bat hartuko du. Oraingoan, eguneraoko bizitzarako teknologia digitala seniorrentzakoizango da lanaren gaia.  Bertan, hainbat eragilek parte hartuko dute, eta hainbat ikuspegi emango dizkigute: gaurkoa, etorkizunekoa eta ekintzailea. Ondoren, lan-saio bat burutuko da bertaratutako pertsonekin. Azken helburua, beti bezala, tekonologiak eguneroko bizizitzarako dituen aukerak identifikatzea eta loturak […]

  • Bizkaiko Turismoaren Behatokiaren 2021ko aurkezpena

    Otsailaren 2an Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak eta Cristina Múgica Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa Bultzatzeko zuzendari nagusiak Bizkaiko Turismoaren Behatokiari buruzko 2021ko emaitzen berri emango dute.