Uncategorized

Diseinuz Bilbao Bizkaia Design Summit

Azaroaren 19an eta 20an, DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit topaketak aurreneko edizioa egingo da, EITBren Multibox aretoan.

South Summit Industry & Energy Bilbao Bizkaia

Azaroaren 25ean eta 26an,South Summit Industry & Energy Bilbao-Bizkaia topaketak haren 5. edizioaantolatu du, BAT eraikinean. Jardunaldi horrek startupak, enpresak, inbertitzaileak eta adituak bilduko ditu, industria- eta energia-sektoreen erronkak aztertzeko.

Bizkaia Inbertsio Foroa, 2026

Azaroaren 24an, Bizkaiko Inbertsio Foroak haren 6. edizioa antolatuko du, BAT eraikinean. Beazek antolatu du, Seed Capital Bizkaia foru-sozietatearen laguntzarekin. Topaketa horrekin bilatzen dena da Bizkaiko ekosistema ekintzailea erakunde zein agente inbertitzaileekin konektatzea.

DS Industry, industria deskarbonizatzeko lankidetza bultzatzea

Abenduaren 3tik 5era, DS Industry, Decarbonized & Sustainable Industry deritzon nazioarteko topaketaren lehen edizioa egingo da BECen. Industria lehiakorrago, jasangarriago eta efizienteago bat sustatzea du helburu jardunaldiak.

EgokINNek aukera berriak bultzatzen ditu Ekonomia Zirkularrean

Urriaren 16ra arte, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainek EgokINNen Ekonomia Zirkularra moduluan parte hartzea eska dezakete. Beaz-en zerbitzu horrek trantsizio berdeari lotutako negozio-aukera eta proiektu berriak identifikatzen laguntzen du.

VIII Provider, berrikuntza eta ekintzailetza LHn

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak Provider ekimenaren edizio berri bat jarri dute abian. Ekimen hori Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzenduta dago, etorkizuneko fabrikarako soluzio-hornitzaileak diren negozioak sortzea bultzatzeko.

ABIATU 2026 sariak

Urriaren 25era arte dago zabalik EHU-ABIATU Sariaren XI. edizioan izena emateko epea. EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beaz-ek antolatu dute, Zitek programaren barruan, Bizkaian unibertsitate-enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikokoak sortu eta hazi direla aitortzeko.