Infobeaz

EgokINNek aukera berriak bultzatzen ditu Ekonomia Zirkularrean

Urriaren 16ra arte, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainek EgokINNen Ekonomia Zirkularra moduluan parte hartzea eska dezakete. Beaz-en zerbitzu horrek trantsizio berdeari lotutako negozio-aukera eta proiektu berriak identifikatzen laguntzen du.

Industria, garraio, eraikuntza, turismo edo handizkako merkataritzaren gisako sektoreetako 5 eta 250 pertsona bitarteko enpresei zuzenduta dago gaikuntza, egin-eginean ere Trantsizio Berdearen dirulaguntzen foru programan sar daitezkeen proiektuak garatzeko potentziala dutenei.

Prestakuntza urriaren 20an hasiko da, eta bi saio izango ditu ingurumen-hobekuntza eta produktu eta zerbitzuei aplikatutako ekonomia zirkularreko estrategiak neurtzeko. Hautatutako enpresek, gainera, jardunaldi indibidual bat egin ahal izango dute aukerak identifikatzeko, hobekuntza-proiektuak zehazteko eta ibilbide-orri zirkular pertsonalizatua egiteko.

Parte-hartzea doakoa da.