Infobeaz

SOSA-Bizkaia scale ups, itxita parte-hartzaileen hautaketa

Badakigu zein diren  scale-upei zuzendutako SOSA-Bizkaia programaren lehen edizioko bost enpresak: CLCircular, Dative Partners, Dimaim Systems, Milton Education eta Runnea. Ekainaren 10ean, nazioarteko azelerazio prozesua hasiko dute, SOSA sare globaleko espezialistek lagunduta.

Hamar enpresak aurkeztu zuten programan parte hartzeko eskaera. Balorazio-elkarrizketak egin ondoren, bost aukeratu ziren. Horiekin, SOSAko lantaldeak banakako elkarrizketak egin zituen, egungo premiekin bat datozen laguntza-arloak ezagutzeko.

5 astez, programaren lehen fasean, aukeratuek taldekako eta banakako azelerazio-saio birtualak izango dituzte, lehentasun horietara egokituta, aholkularitza espezializatuko bilera pribatuak egingo dituzte hainbat sektoretako stakeholder israeldarrekin, eta intereseko ekitaldi tematiko batean parte hartuko dute.

Bigarren fasean, enpresek Bizkaiak Tel Aviveko SOSA inkubagailuan dauzkan bulegoetara eta coworking espaziora sarbidea izango dute.

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA