Infobeaz

SOSA-Bizkaia beste deialdi bat berariaz scale-upei zuzenduta

Apirilaren 26an SOSA-Bizkaiaren beste deialdi bat ireki genuen. Lehen aldiz, Beazek koordinatzen duen nazioarteko azelerazio-programa honek scale-upetan jartzen du arreta, sortu berri diren eta, hala ere, nolabaiteko ibilbidea duten enpresetan. Tel Aviveko ekosistema berritzaile eta teknologikoko profesionalen laguntzarekin hazkundea bultzatzea da asmoa. Eskaerak bidaltzeko epea maiatzaren 14ra arte izango da.

Duela hiru urte, 2018ko apirilean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta SOSAk lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Bizkaiko startupen eta Israelgo ekintzailetza eta enpresa nodoaren arteko lotura sustatzeko. Orduan, SOSA-Bizkaia programa sortu zen, eta horri esker, bertoko 20 startupek astebeteko bootcamp bat egin ahal izan dute inkubagailu horretan.

Denbora horretan, SOSAren taldearekin eta haren berrikuntza-sare globalarekin izandako harremanari esker, beste laguntza-aukera batzuk ikusi ahal izan dira. Horregatik erabaki da parte-hartze modalitate berri bat sortzea, denboran luzeagoa izango dena eta bereziki scale-upei zuzendua.

Zehazki, proposamen hau pentsatuta dago suspertzen ari diren Bizkaiko enpresentzat, baldin eta merkatuan balioztatutako proiektu berritzaile bat badute, gutxienez 4 pertsonako enplegua badute eta 2020an 150 000 €-ko fakturazioa badute, edo gutxienez 500 000 €-ko finantzaketa-erronda bat edo batzuk lortu badituzte.

Egungo egoera ikusita, edizio honek formatu mistoa izango du. Lehenengo fasea birtuala izango da eta ekainaren 10ean hasiko da. Bost astez, hautatutako enpresek talde eta banakako azelerazio-saio batzuk izango dituzte, beren beharretara egokituak eta hainbat sektoretako aditu israeldarrek emanak; ekitaldi tematiko batean ere parte hartuko dute; prozesu osoan zehar, SOSAren taldearen laguntza izango dute.

Bigarren fasean, BizkaiAK SOSA Tel Aviv inkubagailuan dauden bulegoetarako eta coworking espaziorako sarbidea izango dute  enpresek.

Eskaerak egiteko epea maiatzaren 14ko 23:59 arte egongo da zabalik. Itxi ondoren, Beazek eta SOSAk scale-upak hautatzeko prozesuari ekingo diote.

 

 

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA