Infobeaz

Permar-ek izen soziala aldatu du eta orain Polypal S.S. da

Permar Sistemas de Almacenaje enpresak izen soziala aldatu du eta orain Polypal Storage Systems da. Izendura berria, proiekzio berria eta dinamika berdina: enpresak Iurretako instalazioetan fabrikatu eta banatuko ditu bere produktuak. 

Aldaketaren arrazoia Whittan taldeak -Permar horren barruan dago- abian jarri duen proiektu estrategiko berria da, ekoizpena bateratu eta Europako eta nazioarteko merkatuetan  Polypal marka bakarrarekin agertzeko.

Iurreta instalazioetan, gainera,  orain arte Erresuma batuan zegoen enpresaren egoitza nagusia egongo da. José Ramón Palacio Permar-eko zuzendari nagusiak nabarmendu zuenez “horrek agerian jartzen du enpresa nagusiak gugan daukan konfiantza, ez bakarrik fabrikatzaile legez, kudeatzaile legez ere bai”.

Bizkaitik Frantzian, Belgikan, Alemania eta Herbehereetan dauden Europako filialak koordinatuko dira eta zuzenean salduko da mundu osora.

Bultzada handia da duela zenbait hilabete Beazen Nazioartekotze proiektuarengatik ON Bizkaia Saria jaso zuen enpresa honentzat.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA