Infobeaz

Permar, 2017ko ON Bizkaia saria nazioartekotze proiektuari

Permar Sistemas de Almacenaje S.A. biltegiratzeko konponbideak diseinatzen, fabrikatzen eta instalatzen espezializatuta dago. 108 urteko historia duen enpresa honek sakonki ezagutzen ditu antolakunde baten funtsezko gakoak ā€“produktura moldatzea, bezeroa fidelizatzea eta banatzaile eta ordezkarien sare egokia edukitzeaā€“ eta bizi izan dituen hainbat esperientziatara moldatzen asmatu du. 90eko hamarkadatik Europa osoan fabrikak dituzten britainiar taldeen barruan egon dira eta esperientzia horrek azken urteetan aukera eman die, taldeko enpresei produktuak hornitzeaz gain, nazioartekotzeko eta bezeroak bereganatzeko estrategia propioa sortzeko. Duela gutxi Kolonbia, Peru, Panama eta Guatemalan merkatua zabaltzea lortu dute.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=bUHTFxcChTo&w=800]

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA