Infobeaz

SOSA-Bizkaia nazioarteko bizkortze-programaren 3. edizioa

SOSA-Bizkaia nazioarteko bizkortze-programaren deialdi berria ireki dugu. Tel Aviven munduko tech ekintzailetza-ekosistemarik dinamikoenetako bat ezagutu eta bertan egon nahi baduzu, azaroaren 9tik 27ra bitartean aurkez dezakezu zure eskaera.

Programa dagoeneko eratuta dauden Bizkaiko startupentzat pentsatuta dago. Proiektuak berritzailea eta eskalagarria izan behar du, garapen propioarekin eta teknologikoki jada baliozkotuta dagoen irtenbide batekin, nazioarteko ikuspegia izanik.

Egungo egoera ikusita, hirugarren edizio honen formatua mistoa izango da. Lehen fasean, urtarrilaren 18ko astean, hautatutako enpresek hainbat tailer eta bileratan parte hartuko dute online aholkulariekin eta inbertitzaileekin, beren negozio-proiektua eta -eredua kontrastatu eta baliozkotzeko.

Gainera, aukeratutako enpresek Tel Aviveko SOSAn inkubatutako aste batzuetako egonaldi presentziala egiteko aukera izango dute. Bizkaia Gunean lantoki bat izango dute, bai eta beren proiektua bizkortzeko aholkularitza ere; zenbait topaketek, gainera, tokiko ekintzailetza-ekosistemara eta Sosa sarera sartzeko aukera emango diete.

SOSA abangoardiako berrikuntzaren eskaintzaren eta eskariaren arteko aldea murriztea helburu duen plataforma global gisa definitzen da. 2013an sortu zen, eta Tel Aviven, New Yorken eta Londresen ditu egoitzak. Bere instalazioetatik 17 000 startup baino gehiago igaro dira, eta orain korporazio handi eta inbertitzaile globalek osatutako sarean daude.

Bizkaiko 13 startupek parte hartu dute dagoeneko programa horretan. Bizkaiko Foru Aldundiak SOSArekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da programa hori, “Nazioarteko nodoekin zubiak eraikitzeko eta gure talenturik onena mundura zabaltzeko”.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA