Infobeaz

VI. Bizkaia Enpresa bilera

Otsailaren 20an Beazek 400 enpresatik gora bildu zituen BECen, Bizkaia Enpresa seigarren bilera ospatzeaz gain ON Bizkaia 2017 Sariak banatzeko.

Unai Rementeriak eman zion hasiera  jardunaldiari, enpresei beren ahalegin eta lana eskertuz eta, bidenabar, lehiakorrak izaten jarraitzeko eta aldaketa globalei aurre egiteko birkokatu beharra dutela gogoraraziz.

Ahaldun nagusiak aipatu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa txiki eta ertainen zerbitzura egongo den finantza hub bat bultzatzeko estrategia, laster abian jarriko den berrikuntza-funtsa nabarmenduz.

Ondoren IV. On Bizkaia Sariak banatu ziren, jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzen egindako ekarpenarengatik Bizkaiko startup eta ETEeak goraipatzeko asmoz.

Sarietan Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eman eta Beazek kudeatzen dituen programetara aurkeztu diren proiektu eta enpresak dira hautagai.

2017ko edizioan hauek izan dira irabazleak: Electrorecycler, Enpresen sorkuntza atalean; Egoin, Berrikuntzan; Permar, Nazioartekotzean; Cookplay Cuisine, Bizkaia Sortzailea atalean; eta Irrintzi Soluciones Avanzadas, Gizarte berrikuntzakoan. Gainera bi ibilbide saritu dira: Lointek Heavy Industries-ena  spin-off bezala, eta RETArena  startup bezala.

Sariak banatzen egon ziren: Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia; Imanol Pradales, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua;  Ainara Basurko, Beazko zuzendaria; Carolina Pérez Toledo, AEDko presidentea; eta Iñaki Garcinuño, Cebek-eko presidentea.

Sariak eman eta gero izan zen mahai-inguruan  –Roberto Urkitza, Estrategia Empresarial-eko zuzendariak moderatua–  Navacel, Metal Group, IPF, PCB, eta Innoprot enpresek hazteko erabili dituzten hazkunde-estrategiak azaldu zituzten.
Gonbidatuta egon ziren pertsona guztiei beren enpresa dagoen garapen-faseari buruzko iritzia eta hazten ari diren beren proiektuek aurrera egin dezaten interesgarrientzat jotzen duten laguntzak zeintzuk diren azaltzeko eskatu zitzaien. Jasotako informazio guztia Beazek aztertuko du eta bere zerbitzu-eskaintzarekin alderatu.

Imanol Pradales, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak, bilerari amaiera eman baino lehen, berak zuzentzen duen Sailak legealdi honetan enpresen eskura, “era burutsu batean hazten ” laguntzeko jarriko dituen diru-laguntza nagusiak azaldu zituen  –3i, 2i, Elkarlanean eta ekintzailetzaren bultzada.

Save

Save

,