Infobeaz

Bizkaiko Foru Aldundiak eta NTT Datak Socinfo Digital saria jaso dute BIOK! berrikuntza irekiaren erronkagatik

Gizarte Ekintza Sailak eta NTT Data nazioarteko enpresak, aholkularitza teknologikoko zerbitzuetan espezializatuta dagoenak, Socinfo Digital saria jaso dute, kategoria honetan: “IKT enpresen eta administrazio publikoen arteko kooperazioa”. Beazen BIOK! plataformaren bidez abiarazitako berrikuntza irekiaren erronkari esker saritu dituzte.

Erronka horren helburua honako hau da: mendekotasun-egoeran dauden pertsonak nahi gabe instituzionalizatzeko arriskua prebenitzeko eta minimizatzeko estrategiak identifikatzea, pertsona horien zaintza etxean egiten denean, beren bizi-kalitatea eta zaintzaile ez-profesionalena hobetzeko.

Finaleko proposamenak aztertu ondoren, Health & Social Care NTT Data ezagutza-linearen soluzioa aukeratu du epaimahaiak, zeina, analisi aurreratuan eta eredu prediktiboetan oinarrituta, aukera ematen baitu nahi gabeko instituzionalizazioa eragin dezaketen kausak eta arrisku-faktoreak modu eraginkorrean identifikatzeko eta horiei heltzeko. Gainera, tresnak ditu arreta-estrategia hobeak diseinatzeko.

Bizkaiko zaintza-ereduaren foru-estrategiari eta Beazen BIOK! plataformaren bidez bultzatutako berrikuntza ireki eta kolaboratiboari emandako beste aitorpen bat dugu Socinfo Digital saria.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA