Infobeaz

Mikrokredituak enpresa txikientzat

Ekainaren 3an jarri ziren martxan Bizkaia Aurrera! Mikrokredituak,  Lurraldea Suspertzeko planean sartutako neurrietako bat. Seed Capital Bizkaia foru sozietatea arduratzen da finantza tresna horrek Bizkaiko startup eta enpresa txikien eskura jartzen dituen 10 milioi euroak kudeatzeaz.

Maileguak gehienez ere 5 langile dituzten edozein sektoretako mikroenpresei zuzenduta daude, eta gehienez ere 5 urteko antzinatasuna duten teknologia-esparruko startupei, guztiak ere helbide fiskala Bizkaian dutenak.

Helburua da Covid-19aren inpaktuaren ondoren merkataritzaren, ekoizpenaren eta antolakuntzaren suspertzea bultzatzea eta beste laguntza batzuk osatzea. Horretarako, 7 500 € arteko maileguak eskaintzen ditu, baldintza onuragarrietan.

Mikrokredituek ez dute interesik, ez komisiorik, eta ez dute bermerik edo abal pertsonalik eskatzen. 5 urtetan amortizatu behar dira, urtebeteko gabealdiarekin; amortizazio-kuotak hiruhilekoak dira; eta amortizazio aurreratuak ez du kosturik.

Tramitazioa modu telematikoan egin behar da Seed Capital Bizkaia Mikroren bitartez, oso prozesu erraza jarraituz.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA