Infobeaz

Bizkaia Aurrera! Lurraldea suspertzeko premiazko plana

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia aurrera! Lurraldea suspertzeko premiazko plana diseinatu du. Planak 12 neurri ekonomiko ditu, pertsonei, enpresei eta sektoreei une hau gainditzen eta jarduera berreskuratzen laguntzeko.

Plana konfinamendua altxatzen den egun berean aktibatuko da, eta 2020ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Beste erakunde batzuen ekimenak osatzea eta ez bikoiztea du helburu.

Martxan jartzeak foru departamentuen 12 milioi euro berrbideratzea eskatzen du, eta aparteko 30 milioi euro gehitzen ditu. Zuzeneko inbertsioaren eta zerga-pizgarrien artean, 95,5 milioi eurokoa da.

Aldundiaren kalkuluen arabera, planean inbertitutako euro bakoitzeko zazpi euroko inpaktua lortuko da. Hau da, 672 milioiko eragin ekonomikoa.

Gainera, krisiaren lehen astean premiaz hartutako tributu- eta zerga- neurriek  538 milioiko likidezia injektatu dituzte Bizkaiko ekonomian.

Guztira, erabaki horiek 1210 milioi euro mugiaraziko dituzte lurraldeko eskualde guztietan datozen zortzi hilabeteetan.

Hauek dira 12 neurriok:
1. Autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko      mikrokredituak (15 M €)
2. Enplegu-plan berezia (5 M €)
3. Kontsumoa sustatzeko bonuak (5 M €)
4. Renove Etxea Plana
5. Maileguen Gabeziarako laguntza-programa
(150.000 €)
6. Barruko turismo-plana (300.000 €)
7. Ekonomia suspertzeko zuzeneko laguntzen programa (4 M €)
8. Bizkaia aurrera! Digitalizazio-plana (10.4 M €)
9. Tributu- eta zerga-neurriak
10. Kultura-, kirol- eta ikerketa-mezenasgoa handitzea
11. Bizkaian jarduera, ekonomia, kultura eta aisialdia dinamizatuko dituzten jarduerak bultzatzea (2.1 M €)
12. Bizkaia Gara indartzea (50.000 €)

Bat eta zazpi neurrietann, Beaz bereziki aktiboa izango da. Inoiz baino gehiago, gure talde teknikoa zuen esanetara dago.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA