Infobeaz

BIOLAN Microbiosensores – ON Bizkaia saria, Startup ibilbidea

BIOLAN Microbiosensores biosentsoreetan espezializatutako oinarri teknologikoko enpresa da. 2009an eratu zen, eta bi helburuk lotu dute enpresaren ibilbidea: teknologikoki aurreratuak diren konponbideen garapena eta bokazio globala. 

Elikagaien eta osasunaren industrietarako konponbideak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen dituzte. Horretarako, hainbat teknologia eta ezagutza konbinatzen dituzte, eta in house ekoizten dute.

Zamudioko Parke Teknologikoan daude, eta, gaur egun, 9 merkataritza-ordezkaritza dituzte Amerikan, Asian, Afrikan eta Europan. Ekoizpenaren % 80 60 herrialde baino gehiagotara esportatzen dute, eta elikagaien sektoreari aplikatutako biosentsoreen arloko liderrak dira.

2023rako duten helburua eraldaketa digitalean sakontzea da, etenik gabe berritzen jarraitzeko aukera emango dieten teknologiak txertatuta.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA