Infobeaz

BIOK! Athletic erronkaren hurrengo fasera joateko hautatuak

bcam, Bjaland Technologies, Movalsys eta SAVAC Consultores dira beren proposamenekin BIOK! Athletic Club erronkako epaimahaia konbentzitu duten lau enpresak. Denek parte hartuko dute, maiatzaren 23tik 25ra, elkar-sorkuntza lantegi batean Lezamako instalazioetan.   

BIOK! Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak, Beazen bitartez, negozio-aukera berriak sortzeko bultzatzen duen plataforma da.

Haren helburuak Bizkaiko enpresen lehiakortasun-posizionamendua indartzea, bertoko eta nazioarteko ekimenekiko lankidetza aldeztuz, eta gure lurraldera teknologia-gaitasun handiak dituzten erakundeak erakartzea dira. Dinamika berrikuntza irekikoa da.

Testuinguru honetan Athetic Clubeko medikuntza taldeak martxoaren hasieran hurrengo erronka plazaratu zuen: Nola aurreikusi eta kudeatu bere kirol taldeen lesioak teknologia berriak erabiliz?Orduan zabalkunde-kanpaina bat hasi zen startup, teknologia zentro, cluster, kirolean espezializatutako nazioarteko inkubagailu eta abarren artean.

Apirilaren 13an proposamenak aurkezteko epea amaitu zen. Formalki 27 konponbide aurkeztu izren, 14 euskal enpresa/teknologia zentroek bultzatuta: 8 estatukoak eta bost nazioartekoak. Ebaluazioa egin ondoren bcam, Bjaland Technologies, Movalsys etaSAVAC Consultores-en proiektuak aukeratu ziren.

Maiatzaren amaieran Lezaman egingo duten elkar-sorkuntza lantegiaren ostean, ekainaren 8an erronka irabazten duen proposamena zein den jakinaraziko da eta horrek bere konponbidearen prototipoa egin ahalk odu Athletic Clubekin batera.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA